« Hasieran bazen Nobela | Ahots bat, egia bat »
Amaren heriotzak libreago egin ninduen / Mari Luz Esteban / Pamiela, 2013
Libreago Danele Sarriugarte / Deia, 2013-12-21
Ekain amaieran eman zuen Mari Luz Estebanek saiakeratik poesiara jauzia, azkenaldian irakurri dudan izenburu egurasgarrienetako batekin, eta ez dut ezkutatuko poztu ninduela berriak, neu ere egingo bainaute gurasoen heriotzek askeago (diot egurra ukitu bitartean denbora luzez hemen jarrai dezaten). Nire irudiaren kaltetan joango bada ere esango dut poesiaz kanpoko esperantza zehatz batzuekin heldu niola irakurketari, Estebanen lan akademikoa ezagututa iruditzen baitzitzaidan bere ahotsak eduki berriak ekarriko zizkiola euskarazko letrari, edo, zehatzago, bestela taxutuko zituela betiko azal ezagunen (maitasunaren, askatasunaren, heriotzaren) mamiak. Heldu niola liburuari Esteban antropologo feministaren lehenengo euskarazko liburua (osoa) zen bezainbatean, oroz gain poesia liburua dela ahaztuta. Eta ez dut hau esaten exibizioa gogoko dudalako, ezpada ohartarazpen gisa, iruditzen zaidalako akaso beste hainbatek ere helduko diotela antzeko moduan.
Eskerrak testuak hor dirauen tinko eta aldi berean malgu, zure aurreiritziei buelta batzuk emateko gertu, Estebanenak bai baititu azala eta mamia (eta esan beharrik ez nukeen arren esan behar dudala iruditzen zaidanez, lehenbailehen diot zuzentzaile baten orrazketak ez liokeela kalterik egingo bildumari).
Hasieratik hasteko, bistan da poeta barrenean kezkatzen duela, are, liburua ardazten duela, gurasoen eta askatasun pertsonalaren arteko loturak. Irakurri ahala niri segituan etorri zitzaizkidan burura hiru intertestu, Estebanek bere lana esplizituki hainbat autoreren erreferentziekin ainguratzen badu ere, hain justu aipatzen ez dituen hiru idazlerenak (nolakoak garen). Batetik, Philip Roth estatubatuarrak Ian McEwan ingelesari emandako aholkua “idatzi gurasoak hilda baleude bezala”, bigarrenik Leire Bilbaoren Scanner-eko Amaz erditu naiz zatiko aleak, eta hirugarrenik Mikel Laboak behin mitiko bilakatutako JosAnton Artzeren “gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak”.
Hiru adibideotan seme-alaba “egoistak” zaizkigu mintzo, eta ez naiz ni izango gurasoen legea akabatzearen kontra joango dena; baina bai pentsatzen dut Estebanen proposamena dela konpletoena, alabaren tokitik ez ezik gurasoarenetik ere ari zaigulako; “Bitartean, laztanak eta kariñoak egiten dizkio, konpartitu ere barreak eta irakurgaiak, eta eztabaidak, sutsuak, (…) semea ere horrela libre izaten ikasteko gai izango ote den itxaropenean, eta hotzikaran” (40. or.). Erakusten digu praktikan ere (sentimendu eta jarreretan) egon badaudela moduak bestelako klabe batean egituratzeko harreman hori, errotikako aldaketa behar baitu.
Esaldi soilek pentsamendu-ildo sakonagoak iradoki dizkidate etengabe, esan gabe doazenak zalantzan jartzearen pentsamendu arnas-emaile horiek: hala askatasuna nola maitasuna ez direla ez erabatekoak ez emandakoak ez errazak, elikatu eta jorratu behar direla; emakumea ez dela eraikuntza bat baizik; gure sexualitatearen osagaia dela intzestuaren tabua ere; desira ezin dugula erdietsi. Idatz daitekeen, goza daitekeen, lurrin-usaina duen gorputzari buruzko irudiei ere aipagarri deritzet, formalki ez-hain-narratiboak diren pieza batzuen bisualtasunari nola.
Poesia baino modu ederragorik gogoari herdoila kentzeko.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi