« 3 Mariak | Poesiak bakarrik ezin du »
Pendrive / Arrate Mardaras / Susa, 2013
Maitasunez eri Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-12-13
Arrate Mardarasek bere literatur aurkezpena utzi digu Pendrive izenburua duen idazlan honetan. Narrazio bilduma bat da hau eta bertan bi testu mota biltzen direla nabarmena da oso.
Alde batetik, historiako hainbat momentutan kokatzen diren amodiozko istorio batzuk agertzen zaizkigu. Ahalegin handia egin du istorio bakoitza bere garaian kokatzeko. Gorabehera historikoak azaltzen ditu, datu oso zehatzak-eta emanez, baina batzuetan zehaztasun horrek irakurlea nahasi dezake, gorabehera historiko horiei arretaz erreparatu ezean, istorioaren nondik-norakoak gal litezke-eta. Baina ahalegin handiena hizkeraren alorrean egin duela iruditzen zait. Izan ere, garai bakoitzari bere hizkuntza dagokio: adibidez, prehistorian kokatutako narrazioan erabiltzen den idazkeran erromantzeetatik datozkeen hitz guztiak baztertzen saiatu da idazlea garaiaren kutsua eman nahirik. Bestalde, amodioaz aritzen diren narrazio historiko hauetan azaltzen diren argumentuetan muturrera eramandako maitasun erromantikoaren adibideak azaltzen dira. Pertsonaiak edozein gauza egiteko prest agertzen dira maite duten pertsonarekin bat egiteko, edozein gauza egiteak galmendira eramaten baditu ere. Maitasunak, horrelako kasuetan, erotasun-eritasun mota bat dirudi, eta gehienetan, maitasun erromantikoetan ikusi ohi den bezala.
Beste testuak pendrive baten inguruan aritzen dira, eta neurri batean liburuari nolabaiteko batasuna emateko erabiltzen dira. Ez dakit pendrivearen presentzia sinbolotzat-edo hartu behar den, flash memory den aldetik, memoria gorde beharra gogora ekar lezake-eta.
Edonola ere, liburu honi batzuetan literaturaren gaineko ariketa bildumaren antza hartu diot, teknika eta idazkera desberdinak probatzeko nahia nabarmenegia iruditu baitzait.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez