kritiken hemeroteka

8.769 kritika

« | »

Annabel / Kathleen Winter (Josu Zabaleta) / Erein, 2013

Gender trouble edo sexu/generoari bueltaka Amaia Alvarez Uria / Argia, 2013-10-20

Abuztuan, oporretan egoteak ematen dizun pausari esker, konturatu nintzen sexu-generoaren gaia benetan dela garai honetako kezka sozial garrantzitsua. Alde batetik, prentsa idatzian aspaldiko terminoa zekarren “Alemaniak hirugarren sexu bat ‘sortu’ du” titularra zuen berria irakurri nuen, eta beste alde batetik, Kathleen Winter-en Annabel elaberriaren itzulpena argitaratu zen gurean (2010ean ingelesez plazaratua).

Kanadako herrixka batean jaio den protagonistaren barne gatazka eta bere inguruan biziko duen gatazka soziala kontatzen dizkigu nobelak. Wayne deitzen da, baita Annabel ere. Gizon bezala sozializatzen da, baina “emakume bat du barruan, ezkutuan” liburuan irakurri ahal dugunez. Homosexuala da? Galdetuko diote irakurle batzuek euren buruari. Ez, ez da. Transexuala da? Galdetuko dute beste batzuek. Ezta ere. Intersexuala da, jaiotzean organo sexual femenino eta maskulinoak zituen gorputzean.

Lehenago esan bezala oso gaurko gaia, sexu-genero sistemarena eta honen muga eta arauena, eta horregatik hartu nuen gogoz liburu honen irakurketa. Baina… zer gertatzen da literatura komertzialak, best-seller izateko anbizioz idatzitakoak, horrelako gai bat jorratu nahi duenean? Ikus dezagun, Los hombres que no amaban a las mujeres edo Cincuenta sombras de Grey, adibide ezagunak biak, oso liburu salduak izatera heldu dira jorratutako gaiaren gaurkotasun-berritasun horren ondorioz, baina… nolakoa da gai hauen trataera? Zelan planteatzen dituzte emakumeen kontrako biolentzia edo harreman (sexual) sado-masokistak? Gatazka agerian uzten dute, arazo bihurtzen dute?

Annabel irakurtzean fikziozko pertsonaia intersexual baten bizitza ezagutuko dugu, baina ez digu berak hitz egingo, izan ere, narratzaile orojakilearen begiradatik ikusiko dugu, distantziatik. Bere gurasoen sufrimendua ere oso presente izango dugu. Bere harreman afektibo-sexualak azalekoak eta urriak izango dira, heterosexualitatea eta maitasun erromantikoa auzitan jarriko ez dituztenak. Ikuspegi moralista agertuko zaigu ongia/gaizkia eta egia/gezurra behin baino gehiagotan agertuko baitira bere gorputza hizpide denean. Sexu/genero sistemaren binarismoa ere mantenduko da, “gizona edo emakumea izatea” erabaki beharko duelako eta genero identitate eta performancea ez direlako kritikoki bereizten gizonak horrelakoak eta emakumeak bestelakoak direla errepikatzen baita behin eta berriro.

El pozo de la soledad lesbianismoa tragikoki irudikatzen zuen nobela gogorarazi dit, eta gaiari buruz idaztea erronka polita dela uste dudan arren eta meritu hori aitortzen diodan arren, gai honi buruz interesa dutenentzat XXY pelikula gomendagarriagoa dela uste dut.

Azken kritikak

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

Hedabideak