« Existentziaren metafora | Gay poesia »
Baso ilun itoan / Jabi Santa Cruz / Erein, 2013
Ehiztaria basoan Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-08-16
Jabi Santa Cruz ez da idazle ezaguna gure artean, adina gorabehera bere ibilbidea laburra da, eta batez ere haur eta gazteentzako liburuetara mugatua. Honetan, ordea, helduentzako liburua eskaintzen du: Baso ilun itoan du izenburua liburu honek eta azalean azpimarratzen den bezala Blas de Otero Bilbo Uria Nazioarteko IV. Poesia Lehiaketaren irabazlea izan zen. Hiru zatitan banatua eta Iñaki Geijoren irudiez apaindua. Poema liburu honetan agertzen den erreferentzia mundua hasieratik bertatik gardentasun osoz azaltzen zaigu, bertako poemak naturalezaren inguruan aritzen baitira. Basoak, mendiak, bidezidor galduak aipatzen dira orrialde horietan. Baina subjektu poetikoa naturaleza horren zati ere bada nonbait, nahiz-eta bertan parte hartzeko moduak gure poesian ohikoa ez den bide batetik jo. Gizakiak ehiztariak diren neurrian agertzen dira naturalezan integratuta, basoak errepresentatzen duen mundu horrekin bat eginda. Lehenengo zatian basoa eta ehiza biltzen direneko mundu hori haurtzaroari loturik agertzen da. Momentu horretan oraindik ere haurtzat har dezakegun gizakiak bere inozentzia osoa erakusten du. Ehiztaria da, bai, baina ehiztaria izanik naturalezan funtzio bat betetzen ikusten dugu gizakia, hori bere jokabide naturala izango balitz bezala. Bigarren zatian eszeptizismo punttu bat ere nabarmentzen dela ikus dezakegu, denbora igarotzeari loturik agertzen dena. Beraz, bigarren zati honetako poemetan noizean behin naturalezan egoteko modu hori nolabait eztabaidan jartzen dela ematen du, baina batzuetan agertzen diren duda hauek berehala aienatzen dira eta hirugarren zatian, heriotzara hurbiltzea sorterrira bueltatzearen pare jartzen delarik, dialektika betez eta zirkulua osatuz hasierako planteamendua gailentzen da berriro. Jabi Santa Cruzen poeman gardenak dira, zuzenak Abstrakziorako joera dute batzuetan, aipatzen diren basoak eta mendiak generikoak baitira askotan. Gandiagaren poema batzuen oihartzunak etortzen dira burura irakurtzean, eta baita García Lorca herrikoiena ere. “Hiritasuna” zabaldu ahala desagertzen den mundu bat aipatzen dute, nostalgiaz zipriztindua.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera