kritiken hemeroteka

8.313 kritika

« | »

Euri kontuak / Jose Luis Otamendi / Susa, 1999

Euri kontuak Juan Luis Zabala / Administrazioa euskaraz, 2002-07

Espanturik gabeko prosa xume eta gertukoa da Jose Luis Otamendiren Euri kontuak liburukoa, baina indar, zehaztasun eta distira ikaragarrikoa. Eta halakoxeak dira liburua osatzen duten 20 ipuinetako istorioak ere, sukaldeko mahai gainetik jasotzen ditugun otapurrak bezalakoak: beren xumean, bizitza oso bat laburbiltzeko gauza, geure begiratuak horrretarako indarka emanez gero. Indar horixe ematen die, bete-betean, Otamendiren begiratuak liburuko ipuinetan ageri diren elementu guztiei.

Aurreiritzirik gabeko biluztasun bat igartzen da, sentitzen da, liburu osoaren tonuan, erritmo pausatu, baketsu eta naturalean. Beldurrik gabeko idazle bat bere kezka, kontraesan eta obsesioei zintzotasun osoz begira. Istorioei osotasun trinko eta iradokorra ematen die Otamendik, baina sekula naturaltasun hori galdu gabe, inoiz indarka aritu gabe, horretan ahalegindu izanaren arrastorik utzi gabe.

Idazlearen barru-barrutik idatzia eta irakurlearen barru-barrura hel dadin landua, liburu gutxitan aurkitu ditut nik literaturari maite dizkiodan dohainak Euri kontuak liburuan bezain ondo uztartuta.

Azken kritikak

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Amaia Alvarez Uria

Gerezi-denbora
Montserrat Roig

Asier Urkiza

Herriaren hezkuntza eta demokrazia
Nadezhda Krupskaia

Nagore Fernandez

Farorantz
Virginia Woolf

Aritz Galarraga

Markos Gimenoren 101 letrakartel
Joseba Sarrionandia

Mikel Asurmendi

Poesia kaiera
Giorgos Seferis

Irati Majuelo

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Joxe Aldasoro

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Artxiboa

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

Hedabideak