kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Argiaren erreinua / Joseba Lozano / Alberdania, 2011

Argiaren erreinua Adriano de Mata / hirinet.net, 2013-06-10

Euskal letretan ugaria ez den generoa lantzen du Joseba Lozano gasteiztarrak lehen eleberri honetan: best-seller tankerako liburua, alegia. Literatura-adituek best-sellerrak literatura diren, ez diren eztabaidatzen jarraitzen duten honetan, gasteiztarrari, behintzat, liburuari atxikita mantentzeko gaitasuna aitortu behar diogu.

Bai eta generoaren gaineko ezagutza ere; izan ere, idazteari ekin aurretik best-sellerren ezaugarriak aztertzen ibili zen Lozano buru-belarri, “jendeari, kalean dagoela, etxera lehenbailehen itzuli eta irakurtzen jarraitzeko gogoa zerk pizten dion aurkitu nahian”. Eta, The Davinci Code zein Millenium ezagunen eredua imitatuz, lortu egin du, berak ere, irakurleak sofari itsatsita mantentzea: gustatuko zaie edo ez, baina, zalantzarik gabe, guztiek irakurriko dute amaierara arte. Euskara errazean idatzi du, “lehen irakurraldian ulertzeko moduan, irakurleek euskaraz irakurtzen ari diren inpresioa izan ez dezaten”, idazlearen arabera betiere; bestalde, ekintzetan aberatsa da kontakizuna, “gure literaturan nagusi den joeraren aurka”.

Istorioa Txekian gertatzen da: aintziran itotako gizonaren gorpuaren bila dabilela, poliziak emakume baten gorpua topatu du ezustean; abitu zuriz jantzita dago, begiak falta ditu eta ez du indarkeria-zantzurik. Hurrengo egunetan ere horrelako beste zenbait gorpu agertuko dira, ezustean betiere. Erdialdera arte polizia-nobela ematen duen arren, hortik aurrera best-sellerren tankera handiagoa hartzen du: ikertzaile amateurrak, internet zein teknologia berrien laguntza, jazarpenak, ihesaldiak… sekta erlijioso eta guzti. Beharbada nahikoa izan dugu horrelako pertsonaiekin nazioarteko best-sellerretan; horren arruntak izanik, ordea, irakurleek erraz irudikatuko dute euren burua pertsonaien larruan.

Liburu luze samarra izan arren, arina da, irakurterraza eta erakargarria, “neka-neka eginda bagaude ere, irakurtzen jarraitzeko beharra sorraraziko diguna”: intrigazko argumentuak, beldurrak, misterioak nahiz sinesgarritasunak gehiago irakurraraziko digute.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak