« Argiaren erreinua | Batetik bestera »
Batzarra, gure gobernua / Pablo Sastre / Elkar, 2013
Herri batzarraz Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-06-13
Pablo Sastrek fikziozko literaturaren alorrean aritzeaz gain, gai politikoen inguruko saiakera-liburuak ere idatzi ohi ditu. Bigarren arlo honetan sartzen da Batzarra, gure gobernua izenburua duen liburu hau. Etorkizunari begira, Euskal Herriaren sustraietan aurkitzen omen den batzarrean arreta jartzea proposatzen du Sastrek. Izan ere, estatuak, edozein estatu, frantsesa eta espainola zer esanik ez, baina baita balizko euskal estatu bat ere, mesfidantzaz begiratzen dira orrialde horietan. Beraz, Euskal Herriaren antolamenduaren oinarrian estatu abertzalea ez, baina batzarra egon beharko litzateke. Eta horretarako atzera jotzen du eta historian euskal batzarrek izan duten bilakaera azaltzen du.
Badago Sastrek erabiltzen duen argumentazioan nire ustez huts egiten duen planteamendu bat: batzarrek historian izan duten bilakaera aurkezterakoan, komunitate txikietan banatutako gizarte batean egiten ziren batzar horiek izan zituzten gora-behera historikoak azaltzerakoan, batzar horiek gaur egungo egoerari egokitzeko erakusten duten ezintasuna nabarmendu besterik ez da egiten. Batzarrek bere funtzioa izan baitzuten historia-momenturen batean, baina, gizarteak konplexuagoak izan ziren neurrian, desagertuz joan ziren. Eta gaur egun, populazioa batez ere hirietan bizi delarik, ezinezkoa begitantzen da batzarretan antolatu nahi hori. Beste era batean esateko, mundu tradizional baten lilurapean idatzitako liburua dirudi honek.
Edonola ere, Pablo Sastrek beti zerbait interesgarria eskaintzen du eta kasu honetan idazkera aipatuko nuke. Nola azal liteke liburu honetan erabiltzen den idazkera? Saia zaitez imajinatzen edozein estilo-zuzentzailek amesgaiztorik gaiztoenean aurkitu nahi ez lukeen idazkera… Honek, behintzat, estilo markatua erabiltzeko asmoa duela esan nahi du, eta jarrera hori eskergarria iruditzen zait.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi