« Gudari zaharraren gerra galdua | Alter ero »
Bizkartzainaren lehentasunak / Iñaki Irasizabal / Elkar, 2013
Beltza, azkarra, sinplea Alex Gurrutxaga / Berria, 2013-06-09
Liburu batzuk, errazak izan nahiz ez, best seller bihurtzen dira merkaturatzean, idazleak nahiz liburuak zabalkunde handia izan dutelako. Beste liburu batzuk best seller izaerarekin sortzen dira: irakurterrazak izan nahi dute, trama txukuna baina ez konplikatuegia eta forma narratibo argia izan. Esan daiteke Bizkartzainaren lehentasunak bigarren motako nobela dela, alegia bere ezaugarri nagusiak best seller beltz bat sortzera bideratuta daudela. Idazleak berak esan du “nobela azkarra, beltza eta irakurterraza” dela, eta definizioa oso egokia da testua aztertuz gero.
Nobela Bilbon kokatzen da. Bertan, Martin Goena protagonistak bake prozesuak aurrera egin dezan funtsezko zeregina onartu du: ETAn sator gisa aritu den gizon bat (Oier) babestea. Irasizabalek erabili duen kontamoldeak ez du aparteko konplikaziorik: istorioa lehenaldian, denbora kronologikoa jarraituz eta hirugarren pertsonan dago kontatua. Trama nahiko sinplea da, egitura klasikoduna: zerbait okertzen da, eta gero apurka desoreka hori konpontzen joaten da. Gainera, pertsonaia gutxi daude, eta trama ez da inoiz nahasgarria gertatzen. Pertsonaia bakoitza duen funtzioak definitzen du, eta ez karakterizazio sendoak. Salbuespena protagonista da, Martin Goena, gehien fokalizatzen dena eta pertsonaia nagusia denez gero.
Testuaren ezaugarri garrantzitsuenetakoak abiadura eta suspensea dira. Suspensea mantentzeko hainbat errekurtso erabiltzen ditu Irasizabalek, nagusiki informazioa erdizka ematea; hona adibide bat: “Oier ez zen sekula kexatzen, eta Martinek ematen zizkion agindu guztiak betetzen zituen; hori uste zuen Martinek behintzat” (30. or.). Abiadura inportantea denez, ugariak dira elipsiak eta laburpenak denbora hilak saihesteko eta geldiunerik egon ez dadin. Salto horiek ez dira oso modu sotilean egiten, eta horrek narrazioa itsusten duela esango nuke. Bestalde, bereziki azkarra gertatzen da amaiera, eta faltan sumatu dut korapiloa askatzen denean tentsioari pittin bat gehiago eustea.
Istorio nagusiak duen berrikuntza da egoera politikoaren inguruko kontuak agertzen direla. Istorioak, ezer baino lehen, lotura zuzena du euskal gatazkarekin. Horrez gain, politika dosiak agertzen dira han eta hemen. Hasieran printza batzuk bakarrik dira, eta nobelak aurrera egin ahala zuzenago sartzen da politikaren gaia. Nabarmentzekoak aipaturiko printza horiek dira, esate baterako, nola erabiltzen den modu ironikoan “bakearen alde” zerbait egitearen ideia. Halere, esan behar da gogoeta luzerik ez dagoela: gertaerak deskribatzen dira, eta akzioa da nagusi. Hortaz, kritika ere zeharka egiten da, batzuetan modu sotilean eta beste batzuetan argiago. Modu finean egiten dela esango nuke, esaterako, hainbat momentutan kritikatzen denean alabak (ezker abertzalearen bueltan dabilenak) duen postura manikeoa.
Beste alde batetik, azpimarratu beharrekoa da aitatasunaren gaia nola jorratzen den. Martinek politikaren eta bizitza pertsonalaren arteko kinka bizi du: politikak bizitza pertsonala urratzen dio, eta gatazka horretan agertzen dira benetan bizkartzainaren lehentasunak, hein handi batean aita mugiarazten duena alabarekiko maitasuna da-eta. Egiazki ez da gai horretan asko sakontzen, nahiz eta irakurleak erraz interpreta ditzakeen aita-alaben jokabideak.
Esan bezala, nobela azkarra, entretenigarria eta irakurtzeko erraza da. Kontua da erraza dena sinplea ere gerta daitekeela. Eta sinplea denarentzat itxita daude Literaturaren ateak.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera