kritiken hemeroteka

8.741 kritika

« | »

Gure garaiko heroia / Mikhail Lermontov (Jose Morales Belda) / Elkar, 2013

Kaukason zehar Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-04-13

Poliki-poliki beste hizkuntza batzuetako literaturetan agertzen diren klasikoak euskaraz ere irakurtzeko aukera daukagu. Bilatzeko oh.itura falta dugu bakarrik. Hainbat hizkuntzatatik datozkigu klasiko hauek, eta, kasu honetan, jatorrizkoa errusieraz izan duen nobela bat dugu: Mikhail Jurievitx Lermontov-en Gure garaiko heroia da berriro ere euskaraz Jose Morales Beldaren itzulpenean heldu zaiguna. XIX. mendeko idazlea da Lermontov, erromantizismo garaikoa, Puxkinen gogaidea, Dostoievskik eta Tolstoik beren gailur lanak argitara eman baino lehenagokoa, beraz. Idazlearen biografiari erreparatuz gero, datu harrigarri bat topatuko dugu, gaurko ikuspuntutik begiratuta behintzat: idazlea 1814an jaio eta 184lean hil baitzen, hogeita zazpi urte besterik ez zuela. Eta Puxkin bezala, duelu baten ondorioz hil zen idazlea, berriro ere idazlearen jarrera erromantikoa azpimarratzen zaigularik.

Gure garaiko heroia izenburuko nobela honetan, ia-ia beregainak diren bost narraziotan zehar kontatzen zaizkigu Petxorin izeneko pertsonaiaren ibilerak Kaukason zehar. Nobelan, bestalde, oinarri autobiografikoa topatu dezakegu, idazlea bera ibili baitzen eskualde horretan eta hor ikusitakoa islatzen baita testuan. Eta ez ahaztu: hogeita zazpi urte zituela hil zen. Nobela honetan irakurle desberdinek topatu dezakete beren gustuko osagarririk, eta horrexek (eta ez aspaldikoa izateak) bihurtzen du klasiko. Nahi duenak abentura nobela bat ikus dezake orrialde horietan zehar, abentura horiek Kaukasoko bizimoduak gaineratzen dien exotismoarekin horniturik agertzen direlarik. Nahi izanez gero, nobela sentimental bat ikus dezakegu, Petxorin bezalako pertsonaien sedukzio-abenturak ere kontatzen baitira.

Eta hori guztia, idazleak bizitza jolastzat eta jokotzat hartzen duen gizarte dekadente bat erakusten digun bitartean.

Azken kritikak

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Maddi Galdos Areta

Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark

Irati Majuelo

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Joxe Aldasoro

Gaueko zaintzailea
Julen Belamuno

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Asier Urkiza

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Maialen Sobrino Lopez

Biba gorriac!
Imanol Murua Uria

Mikel Asurmendi

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Patxi Iturregi

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

Aritz Galarraga

Esaterik ez dagoenaz
Fito Rodriguez

Iñaki Lopez de Luzuriaga

Bazter utzietan
Karlos Linazasoro

Hasier Rekondo

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

Hedabideak