« Thriller politikoa | Ni jaio nintzen urtean hil zen nire ama »
Alkasoroko Benta / Mikel Taberna / Susa, 2013
Istorioz sortutako nobela Aritz Galarraga / Deia, 2013-04-20
Sariketek motibatutako argitalpenak une batez bazter utzita, bibliografia urri samarra osatu du orain artean Mikel Tabernak. Ez da idazle superproduktibo horietarik, apenas ditu bi liburu kalean: ipuinak biltzen zituen bat, Txokolatezko dinamita, 2001ekoa; eta atera berri duen Alkasoroko Benta. Hain zuzen, 2001eko ipuin bilduma zen irakurle honek orain artean ezagutzen zion lan bakarra. Eta ez irabazitako sariak bereziki txikiak zirelako —tartean formatu zaharreko Tene Mujika bat edota Donostia Hiria—; ez badaTxokolatezko dinamita hark izan zuelako besteen gainetikako oihartzuna. Adibidez, lau kritika, noizbait nolabait norbaiti behar bezala eskertu beharko diogun Kritiken Hemerotekan bilduta daudenak.
Guztiek nabarmentzen zioten gauza bat: unibertso bat biltzen zuela bere baitan, garai-geografia jakin bati lotutako ipuinekin, idazleak abilki marrazkitutako fresko bat osatzen zutela bertako istorio-pertsonaiek. Kritika haietako batean, gainetik, pena bakarra zuela aitortzen zuen Aingeru Epaltzak, “Txokolatezko dinamita-ren osagaiekin zer-nolako nobela puska idatz zitekeen pentsatzean”. Alkasoroko Benta duzue, neurri handi batean behintzat, nobela hori.
Nafarroako Bortziriei fikziozko Alkasoro gehituta sortu duen Seierrietan du Tabernaren unibertsoak beste behin oinarrizko kanpamendua. Kasu honetan, ordea, eta nobela baten aurrean egonik, Martin Irazoki narratzailearen bitartez ezagutuko ditugu liburuan zehar kontatzen zaizkigun gertakizunak, haur zenetik gazte zela gertaera lazgarri bat gertatu bitarte. Unibertsoak, halaber, 60-70ko hamarkadak harrapatzen ditu, sakoneko aldaketak bizituko zituen garai bat, gainbehera joaki zen sistema zaharra eta indarka goiti heldu zen berria. Eta gertakizunak alderdi, nahi baduzue, ez hain hertsiki politikotik kontatzen zaizkigu, baizik eta alde intimoago batetik, narratzailearen bizikizunen galbahetik, nahiz gauza jakina den zera intimo-pertsonalak ere karga politiko handia izan dezakeena. Hasi eta buka heriotza banarekin egiten du nobelak, odol hotzean hil zuten kontrabandistaren istorioa da bata, Guardia Zibilak Donezteben tiroz hildako gazte batzuena bestea. Baina dena, gertaera larrienetik ezdeusenera arte, Irazokiren begiekin ikusiko dugu, Irazokiren bitartez, Irazokirekin haziko gara, bizitzen hasiko, korrituko ditugu Alkasoro, Seierriak, poliziaren aurretik Iruñeko karrikak, Irazoki bera izango gara geroni eleberriaren irakurketak irauten duen artean.
Eta kontatzen direnak bezala kontatzeko moduak egiten du Alkasoroko Benta gomendagarri, hizkera jori, oparo, ia opari, leun egiten du aurrera une oroz irakurketak. Beste hark aipatu zuen plazeraz ari naiz, irakurtzearen plazer soilaz. Eta gehituko nuke ipuin bilduma gisa ere irakur daitekeela Tabernaren azkena; ipuinek, generoaren kontzepzio estu baten arabera, hasiera bat eta bukaera bat izan behar dutela ulertzen badugu, bada, liburuko kapitulu bakoitzak hala funtzionatzen du, istorio bat hartuz bere baitan, nahiz gero istorio guztiak narrazio handiaren baitan txertatuak joan.
Istorioz osatutako nobela baten aurrean gaude, beraz; edo, hobeki, istorioz sortutako nobela baten aurrean. Zalantza gutxiago daukat, ordea, beste baieztapen honetan: gozatua hartuko du seguru irakurleak Alkasoroko Benta aletu bitartean.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera