kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Mussche / Kirmen Uribe / Susa, 2012

Mussche Lurdes Imaz / Aizu!, 2013-04

Gerrako haur baten historiatik abiatuta, Bigarren Mundu Gerran murgiltzen gaitu Kirmen Uribek bere bigarren nobelan. Horretarako, Robert Mussche idazle belgikarraren bizitzan oinarritu da, Musschek Karmentxu Cundin Portugaleteko zortzi urteko neska hartu zuelako Ganteko etxean Gerra Zibilaren garaian.

1937ko maiatzean hasten da Uriberen nobela Santurtziko portuan, Euskal Herriko milaka haur erbesterantz doazenean, Karmentxu tartean. Mussche familiak jasoko du etxean, eta horrek bizitzaren ikuspegia zabalduko dio, etxean ez zuen ogi zuria jan, jostailuez gozatu eta kultur ikuskizunetara joanez.

Bilbo erortzen denean, Euskal Herrira itzuliko da Karmentxu, baina Mussche eta haren lagun intelektualen eta familiaren gorabeherak jarraitzeko aukera emango digu Uribek: erresistentziako hilabeteak, Hamburgoko kontzentrazio esparrukoak, gerraontzi alemaniarrean preso izandako garaikoak…

Kontakizun hunkigarria aukeratu du Uribek, ederki deskribatzen ditu gure eta Europaren historiako une zirraragarriak. Alde horretatik ez du nobedade handirik eskaintzen. Halere, interesgarriak dira Mussche eta lagun idazleen arteko elkarrizketak.

Eleberriaren azken kapituluan narratzailea agertzen da kontakizunean, berau justifikatzeko asmoz edo. Musscheren alaba Carmenen laguntza izan zuen Uribek nobela hau dokumentatzeko. Kolonbian zegoela izan zuen haren berri, eta Ganteko etxean bisitatu zuen.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak