kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Kristalezko begi bat / Miren Agur Meabe / Susa, 2013

Erantzuna [“Eragozpenak” post-ean, 3] Mikel Ayerbe / ibanzaldua.wordpress.com, 2013-04-11

Batzuek kritikak idatzi eta besteek eraiki egiten dituzten honetan, ni orain arteko kritikak deseraikitzera nator (lortuko ez dudala jakin arren).

Izan ere, autoironiaz diozuenaren gainean, Ibanekin eta Anarekin bat egin eta nire irakurketan ere nekez aurkitu nuela horrelakorik esan behar dut. Izan ere, salbuespen gutxi batzuetan ez bada (Beñatek aipaturiko “begira errima eta guzti atera zaizu”-ren adibideak balio lezake), autoironia dagoenean ere, iruditzen zait narratzailea bera dela uneoro autoironia edo distantzia hori hor dagoela nabarmentzen lehena. Gainera, horrelakoetan irakurleari zuzentzen zaio deiptikoki (adib: “eta oraingoan ere kritikatu nazakezu, esanez damisela pairutsuaren papera jokatzen ari naizela, eta kalamatrika honek terapia-lan bat dirudiela, edo erreality-show baten bertsio idatzia”; edota “Saguteran” atalaren hastapeneko “Ez zaizu sinesgarria egiten honenbesteko tormentua?”) eta bestalde, aldi berean, ironiaren dohainarekin ere amaitu egiten du, ironiaren mekanismoa azaleratuz ironia bera desaktibatzen duelakoan bainago.

Hala ere, irakurleari zuzentzeko baliabide horren erabilera izan da liburuan gehien gustatu zaidan gauzetariko bat, narratzailea benetan jartzen delako bere hitzek sor lezaketen harrera neurtzen eta balizko interpretazioen aurrean, bere ikuspuntua justifikatzen eta indartzen duela esango nuke (edo egun bogan dagoen hitz bat erabiltzearren, enpoderamentu ariketa bat egiten duela).

Dena den, Meaberen Kristalezko begi bat lanean bada nire irakurketan muga-mugan gelditu den beste zerbait ere, eta autoerreferentzialtasun kontuekin du zerikusia. Batetik, eskertu dut Meabek idazketa aroko (“work in progress” ariketa bat izanda, ezin bestela izan) zein bere ibilbideko idazketari aipu autoerreferentzialak egitea: “Euskal geisha polito atonduta izaten zuen mahaia”; “ez dago azalaren koderik jela urtuko duenik…”, “Nire poema batez oroitu naiz…”. Aldiz, autoerreferentzialtsun horretan idazten ari den liburua edo nobela autointerpretatzeko ahalegin gehiegi egiten direla ere iruditzen zait (aurrez Zazpi orduak liburuko amaierako atalean gertatu zitzaidan bezala). Nire irudirako, idazleak azalpen gehiegi ematen ditu idazten ari den liburuaren gainean, (“self-imitation” dela, begiaren atalek egituratzen dutela nobela eta abar), eta egiaz, badirudi ertz guztiak ondo zedarrituta dituen kontaketa bat zehazteaz arduratu nahi izan duela idazleak, pasarte autoexegetikoa nahi non barreiatuz. Eta hori, nolabaiteko, eragozpena bihurtu zaidala esan behar, irakurlearen interpretazio gaitasuna murrizten duen neurrian.

Edo agian, hor ere autoironia dago eta ni ez naiz enteratu…

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak