kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Kristalezko begi bat / Miren Agur Meabe / Susa, 2013

Erantzuna [“Eragozpenak” post-ean, 2] Ana Morales / ibanzaldua.wordpress.com, 2013-04-11

Nik ez diot aparteko meritu literariorik ikusten, per se, inor liburuetan biluzteari: iruditzen zait balio duena dela pentsamendu edo sentimenduak edo gauzen angelu berriak adierazteko fintasuna, baina berdin zait hori benetan gertatu zaion ala ez egileari. Hobeto esanda, ez dut jakin ere egin nahi, eta gertukoa bada, interferentzia egiten dit (hau da, idazle mongoliar bat bada, bizi guztian ikusiko ez dudana, ba, guztiz fikziozkotzat jotzea bezalakoxea da, baina alboko auzokoa bada, ba ez). Beraz, niri autoimitazioa aldarrikatzea apur bat tranpa iruditzen zait, obrari balio estraliterario bat gehitu nahi antzeko bat, liburuarekin batera egilearen biluzi desplegable bat erregalatzea bezalakoa. Eta traba egiten dit. Eta asko insistituz gero egilea biluzten ari dela eta abar, mesfidantza sortzen zait eta ez diot sinesten, hautsi egiten zait itun narratiboa.

Kristalezko begiarekin hori pasatu zait: pasarte batzuk oso autentikoak iruditu zaizkit, literarioki autentikoak, hau da, berosimilak, baina beste batzuk… buf. Askoz ere nahiago nukeen hori fikziozko istorio batean berrematea, distantzia handiagoarekin. Eta gero iruditu zait liburua bat-batean amaitzen dela, happy end presazko moduko batekin. Terapia ariketa baten antza hartu diot.

Kristalezko begiari dagozkion pasarteak arreta handiz irakurri nituen hasieran, gainerakoarekin tonuan egiten zuten kontraste bortitzagatik eta edukiaren interesagatik, baina gero, ba, iruditzen zait metaforak indarra galtzen duela, edo ez didala gauza berririk ikusteko balio, baliabide tekniko soil bihurtzen dela.

Niri autoironia ez zait heldu. Asmo bat ikusi dut, puntada batzuk han hemen, baina gehiago iruditu zait enpatia nahia. (Egia esan, kosta egiten zitzaidan enpatia, batzuetan gehiago identifikatu nintzelako Mrekin).

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak