kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Piztiarioak / Txiliku / Elkar, 2012

Piztia harrigarriak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-01-25

Txiliku goitizenez ezagutzen dugun idazleak berebiziko trebetasuna du istorio bitxiak edozein lekutan aurkitzeko eta istorio bitxi horiek era interesgarrian azaltzeko. Bere dohainik handiena ez da originaltasuna, baina jakintza liburuetan lerro artean edo orrialde barreneko ohar itxuraz garrantzi handirik gabeetan idazleak harrobia aurkitu du istorioen antza daukaten testuak sortzeko. Lan egiteko prozedura horren azken emaitza dugu Piztiarioak izenburuko liburu hau. Izaki harrigarrien bilduma da liburu honetan agertzen dena, alfabetikoki ordenatua eta bi sailetan antolatua. Lehenengo sailean, asmatutako izakiak agertzen zaizkigu. Munstroak, animalia fantastikoak, izaten dira hor agertzen direnak. Idazlanean agertzen den bigarren sailean, benetako piztiak azaltzen dira. Hemen idazlea gehiago luzatzen da kontaeran, eta, piztiaren deskripzioak-eta egiteaz gain, bestelako bitxitasunak ere kontatzen ditu.

Gizakien jokaerarekin konparatuta ematen du honelako piztiengan gauzarik harrigarrienak (eta desberdinenak) aurkituko ditugula, baina idazleak behin baino gehiago paralelismoren bat aurkitzen du halako piztien jokaeraren eta gizakien jokaeraren artean. Eta halako parekatzeak agertzerakoan, liburua ideologizatu egiten zaigu. Mendebaldeko gizarteen ikuspuntua erlatibizatu egiten da era bikoitz batean. Gizakien ikuspuntutik begiratua, mendebaldeko gizarte modernoen ikuspuntua zalantzan jartzen da, alde batetik, baina bestetik naturaleza osoaren aurrean gizakien nagusigoa ere duda-mudazkotzat aurkezten zaigu. Hainbat euskal liburutan bezalaxe hemen ere ikus daiteke nola idazlea, mendebaldeko mundu modernoaren erdian kokaturik egon arren, ez dela harekin oso eroso aurkitzen.

Liburua, edonola ere, interesgarria da, bitxia; baina oraindik ere harritzeko prest legokeen irakurle jakin-mina, gaztea bada hobe, behar luke.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak