kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Mugaren ariketa / Ander Iturriotz / Elkar, 2002

Jatorrietara Javier Rojo / El Correo, 2002-07-17

Prosaz datzita egon arren, poesia bide da Ander Iturriotzek idatzitako “Mugaren ariketa” izeneko liburu hau. Poesiari zuzendutako bilduma baten agertu da behintzat. Eman dezagun, beraz, prosaz idatzitako poema liburu baten aurrean gaudela. Iturriotzek bere liburu honetan gure kulturan arrazionalismoak suposatu duen guztia alde batera utzi eta irrazionalismo esentzialaren balioak erakusti nahi ditu. Pentsamendu logikoaren ordez, pentsamendu mitikoa dei litekeena agertzen da, beraz, prosazko poema horietan, pentsamendu mitiko honek jatorrira hurbiltzen gaituelakoan. Telebistan agertzen den iragarki batean esandakoa pixka bat egokituz eta hermeneutei hainbeste gustatzen zaizkien hitz jokuan eginez, jatorria eta jatorra gauza bat eta bakarra dira liburu honetan. Gauzak honela, paralelismoak eta pilaketak dira gehien erabiltzen diren baliabideak, eta honetan idazlea guztiz koherentea dela esan behar: arrazionalismoak bideratuko pentsamendurik gabe, itxuraren antzekotasuna eta elkarren ondoan egotea dira elementuen arteko harremanak marka ditzaketenak. Eta jatorrira itzultzeko asmo honetan, naturaleza jainkoaren lekua bete beharrean dago, jainkoaren faltak sortzen duen hutsunea jasan ezinezkoa baita halako planteamendu batean.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak