kritiken hemeroteka

6.995 kritika

Azken kritikak

« | »

Narziso berriaz gogoeta / Juana Atxabal / UEU, 1992

Garai posmodernoa Jexus Arrizabalaga / Egin, 1992-11-15

Juana Atxabal joan den uztailean UEUk Iruñean egin zuen hamabostaldian ezagutzeko aukera izan genuen. Filosofia Sailak antolatutako astean lan bat aurkeztu zigun, Emakumea eta Posmoderninatea. Atxabalek lan honengatik 1991ko Pedro Axular saria jaso zuen. Orain

Narziso berriaz gogoetak izenburuarekin bere saiakera saritua kalean daukagu.

Narziso grekoen mitologian agertzen zaigun pertsonaietako bat dugu. Mutil ederra izaki, harroa ere bazen. Horrexegatik egun batean ehizan zebilela egarri sentitu eta putzu batera abiatu zen asetzeko, baina, uretara hurbildu eta bere burua uretan islaturik ikusi zuenean txunditurik gelditu omen zen bere edertasunaz eta begia kendu ezinik heriotzak hartu zuen bertan.

Freud-ek dio narzisismoa gizabanakoak bere gorputza objektu sexualtzat hartu eta atseginez ferekatu eta muxukatuz bere buruaren so gile bilakatzen denari egiten zaion deskribapen klinikoa dela. Grekoek eta Freudek ideia bera adierazten digute. Guk ere badugu antzeko ideia adierazteko esaldi bat: “Norberaren zilborrari begira egotea” esaten dugunean.

Liburuak hiru zati nagusi ditu. Bata, modernotasuna zer den, zein ezaugarri dituen eta bere ondoezagatik beste balore, iritzi, ideia, jokabide desberdinak nola joan diren nagusitzen. Bestea, posmodernotasunaren garaian gaudela adierazten diguna, bere aintzindari zein izan den, batez ere, zeintzuk diren bere ezaugarriak eta non eta nola islatzen den. Hirugarrenez, posmodernotasunaren kritika eta horren ondoren egiten den hausnarketa bide itxaropentsuetarantz.

Liburu zehatz eta irakurterraza da. Posmodernoa zer den adierazi nahi dugunean gardentasunik gabe gelditzen gara.

Nietzsche dela posmodernoen aintzindari esaten badigute, militantzia, progresoa, arrazoia, zientzia, marxismoa, kapitalismoa kontzeptu modernoen ordez, apatia, kritikarik eza, yuppismoa, axolagabetasuna, gorputzarekiko ardura, kontsumismo zentzugabea, pasotismoa jartzea posmodernoaren ezaugarriak direla esaten digutenean zerbait intuitzen dugu. Modernitateak etnozentrismoa adirazten du, mendebaldeko kulturaren emaitza izan da eta gauza txar ugari eragin du bere bilakaeran. Faszismoa modernoa da, komunismoa ere bai, munduko azken bi gerlak ere modernismoak eragin ditu, hirugarren mundua ere berak sortu du milioiren miseria eraginez. Atxabalek posmodernitate honetatik zerbait ona aterako den itxaropena dauka, solidaritatea eta justizia indartuz “Gonbidatuak izan ez direnen ahotsak” entzuteko garaia heldu dela irizten dio.

Azken kritikak

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen

Peru Iparragirre

Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui

Aritz Galarraga

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Javier Rojo

Zauri Bolodia
Oier Guillan

Aiora Sampedro

Azala erre
Danele Sarriugarte

Joannes Jauregi

Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana

Iratxe Esparza

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak