« Garai posmodernoa | Piztiarioa »
Zientziaren historiografia (I) / Luis Maria Bandrés / Gaiak, 1992
Testuak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1992-11-21
Gaiak argitaletxeak testu bereziak kaleratzen ditu, eta “testu” diodanean, hitzaren bere zentzurik estriktoenean ari naiz, Unibertsitatean edo Ikastetxe zenbaitetan erabiliak izateko. Historia arlokoak ez direnean Zientzia eta Naturakoak direla kontura gaitezke.
“Zientziaren Historiografia” saiatzen da zientziaren eboluzio historikoaren ikuspegi orokor eta zehatz bat ematen. Liburua irakurriz jakin ditzakegu zientziaren arloan nagusi izan diren kontzeptoak zein diren: Grezian, Erroman, Erdi Aroan…; zein arlotan zabaldu izan diren kontzeptook eta zein den gizartean izandako eragina. Nahiz eta aitortu zientziaren definizio absolutorik ez dagoela, Luis Maria Bandres ahalegintzen da zientziaren definizio bat ematen. Einsteinen hitzak hartu behar baditu ere: “Zientzia, existitzen den eta gizakiak erabat ezagutu dezakeen gauzarik objektiboena da. Baina, Zientzia bere ekintzatan giza esfortzuaren beste edozein alderdi bezala subjektibo eta psikolokikoki baldintzatua dago. Beraz, ondoko galdera honek: ‘Zein da Zientziaren helburu eta bere esan nahia?’, giza talde desberdinen eta garai desberdinen arabera, oso erantzun desberdinak ditu”. Zati honek deskribatzen du ondo zer nolako tonua darabilen egileak, zer nolako euskara aukeratu duen bere historia hau burutzeko.
“Nazionalismo eta beste ideologia garaikide”n nazionalismoaren eta indarkeriaren arazoak planteiatzen zaizkigu, gaurko giak biak. Liburuan bi zati ezberdin nabari dira. Aurrenekoan, nazionalismoaren teoriaren historia egiten du “Ortzi”k, oso jeneralki gainera. Baina bigarren zatian, “Bortxari buruzko teoriak” izenez sailkaturik dagoenean, indarkeriari buruz eta terrorismoari buruz idatzi denaren azterketa egiten digu. Aipatzen diren autoreak interesgarriak dira. Esaterako: Hacker, Bertini, Spagnoli, Targ, Wilkinson, Max Horkheimer, Jurgen Habermas, Henry lefevre, Adorno, Foucault. etab…Eritziak ezberdinak dira, eta tradizio ezberdinetan sortuak: Francfort-eko eskola; esistentzialismo Sartre zalea, eta ezker nietzchearra dei daitekeena. Interesgarria da halako jendearen arteko kontrastea. Informazio ugari ekartzen digu egileak.
Pena da liburuko euskara hain kaskarra izatea, hain ulergaitza. Kontzeptorik zailenak zailago bihurtzen ditu. Ia ulertezin.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi