« Bi funtzionari-ipuingileen lanak aztergai (II) | Elurgainean »
Ta Marbuta / Xabier Kintana / Elkar, 1984
Euskal literatura beltza: liburuen azaletan gelditzen den topikoa (II) Silvia L. / Egin, 1985-02-17
[Artikulu hasieran Gotzon Garateren “Alaba“z ari da]
Xabier Kintanak Ta Marbuta izeneko nobela dakarkigu, “Jerusalemen gertatua” izenburuaren azpian adierazten denez. Kintanaren nobelaren haria plano diferente batzuetan garatzen da. Arkeologo euskaldun gazte bat, nahigabe, kontu ilun batetan nahasten da, Is-raelen. Bertako poliziek arakatu egiten dute arkeologoak jakin gabe, diamante kontrabando bat eriden arte. Bapateko maitasuna ere suertatzen da indarrik gabeko istorio honetan. Izan ere, zortzi kapituluetan zehar, bostgarrena arte ez da irakurlearengan interesik zuzpertzen. Aipatu ditugun planoak dira Martin Bengoaren beraren egutegia, hasieran beti fetxa dagoelarik; polizien mugimenduak zehazten dituen bigarren bat; Ta Marbuta taldekoa denarena egiten duen pertsonaia izkutuaren burutazioak, eta azkeinik Shoshana gidari turistikoaren narrazioa. Azken honen bidez erakusten digu idazleak ze ongi ezagutzen dituen Israel eta bertako ohiturak, arazo politikoak eta gabeziak. Hau dela eta gida turistikoa ematen du gehiago polizi-nobela baino: ez da inongo suspenserik mantentzen.
Hitzaurrean aipatzen denez, aita Imanol Berriatuarekin egindako bidaian jasotako hainbat apunteren ondorioa dugu nobela hau, oso denbora gutxitan idatzita. Hitzaurrean bertan agertzen dituen “Iruña kafetegia” sariko epaile batekin izandako istiluen narrazio zehatza ez zaigu gizalegekoa iruditu, eta ez dakigu ongi noren onerako diren.
Bi nobela hauek, hasieran aipatu dugunez, ez dira jenero beltzekoak: ez dago gizarte-kritikarik, ez dago marjinaltasunik eta, batez ere, protagonistak ez dira ohizko nobela beltzetako anti-heroeak. Polizi-nobelak ditugu, beraz, kontrazalean adierazten den bezala.
Gai honi buruz, ze erraz nahasten diren polizi-nobela eta jenero beltza alegia, ikus dezagun zer dioen C.Blancoren Ojos de papel volando, nobelako anti heroeak:
“Estos anglosajones paisanos mios siempre han sido unos sinvergüenzas, mira Irlanda. Por eso inventaron lo de los detectives privados. Todo el secreto de esta profesión nuestra, fíjate bien, Buddy, es que la gente viene a nosotros porque sabe que sabemos que todo dios hace trampa, que todos los maridos se escapan con alguien, así como todas las esposas, que todos los diputados reciben sobres misteriosos con dinerito (…) Nosotros, tú y yo, y todos esos borrachos que nos rodean, somos la última conciencia de que todo está subvertido, de que todo es una mierda…” (52-53. or)
Bestalde, polizi-nobelari dagokionean, interesgarria iruditu zaigu, Gotzon Garateren kasuan, ekintza Bilbon kokatzea; neurri handiko sinesgarritasun maila batekin.
Laburtuz, beraz, hasierako asmoa nobelak komentatzea bazen ere, jenero beltzarekiko harremanetan jartzen ere saiatu gara, Euskal Herrian ez dagoen jeneroarekin, hain zuzen ere, kontrastea azalarazteko beste herrietako tratamendu literarioekin. Ez dago nobela beltzik. Oraingoz topikoa besterik ez da.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera