« Ipuin ezberdinak eta erregalokoak | Lehen bilduma 82-84 »
Zeu zara, Carmen / Josemari Velez de Mendizabal / Erein, 1984
Bi funtzionari-ipuingileen lanak aztergai (II) Silvia L. / Egin, 1985-02-03
Bi ipuin liburuetaz arituko gara gure gaurko komentaketan: Martin Ugalde-ren Mantal urdina Eta Jose Mari Velez de Mendizabalen Zeu zara, Carmen. Biak atera ziren pasa den abenduko azokan, Ereingo literatura sailean; baina guzti honetaz gain, elkarrekin jartzera bultzatu gaituen lehenengo arrazoia egileen ihardutea Eusko Jaurlaritza izan da: jakina denez eta oker ez bagaude, Kultura Sailean.
[Martin Ugalderen “Mantal urdina“z dihardu]
Beste ipuin bildumara pasatuz, Josemari Velez de Mendizabalen Zeu zara, Carmen. Egilea aski ezaguna da Arabako inguruetan, gehiago agian politika lanagatik literarioagatik baino; orain dela gutxi hain zuzen, Arabako Foru Aldundiak argitaratu zuen Velez de Mendizabalen egunkari-artikulu bilduma, euskaraz. Liburu honetako ipuin gehienen hildoa Arabako herriren batetan garatzen dela dirudi; idazleak oso ongi ezaguturik. Agian horregatik ipuinak baino gehiago, zenbait egoeren isladapenak dira istorio hauek, deskribapenak. Hauxe da gertatzen dena, adibidez, “Ixidoro” izeneko ipuinarekin ia ekintzarik gabeko ipuin honetan “kostunbrismo” batean erortzen da. “Biktor” ipuinean berdin-berdin gertatzen da: “tipoak” deskribatu besterik ez da egiten.
Bada, bestalde, beste ipuin mota. Zeu zara, Carmen izenekoan Carmen, botikariaren alaba txikiak berrogei ta bost urte ditu, eta neskazaharra dago. Arratsalde batean, bakarrik gelditu delarik, bere bizitza gogoratzeari ekin dio eta bere burua akabatzea erabakitzen du. “Federikoren alaba” ipuinean bere alabaren etorrera aita hil dela eta tartekatzen dira zenbait denbora aldaketa edo jauzi direla medio.
“Urrezko eztaiak” izenekoa, bestalde, erregalia gisa idatziriko eskutitza dugu, erabat hunkigarria non zahartzarotik ikusirik elkarrekin bizi izandako bizitza oso baten inbentarioa egiten bait da. Hauxe da liburuaren kontakizunik laburrena.
Liburuaren azkenengo ipuinean, “Sugea eta arranoa“, gizonaren gainean eginiko fabula antzeko bat ikus dezakegu: lanean ari den gizon baten ikustetik sortzen zaizkie arrano eta sugeari ipuin honetan zehar tartekatzen dituzten burutazioak.
Velez de Mendizabalen liburuaren ikuspegi orokor bat ematen saiatu gara, eta zenbait ipuinetan argumento eza nabarmendu dugu. Argitu behar, noski, tipoen deskribaketa, berez, ez dela hemen txartzat hartzen. Honetaz gain badira zenbait eta gehiago: idaztankera edo “estiloa” delakoa behin eta berriz erortzen da eskema linguistiko berdinetan; idazleak ez du lortzen hizkuntzarekin jokatze hori, edozein literaturaren oinarria. Horregatik agian egiten zaigu irakurketa hain astuna.
Ez da hau lekurik egokiena azterketa sakonagoak egiteko, hemen lehentasuna daukana informazioa bait da. Hala ere, isuririko eritzien balioa ez dugu uste alferrikakoa denik. Egin dezagun, beraz, honetaz aparteko “ex cursus” txiki bat: ez zaigu gaizki iruditzen liburu honen argitaratzea. Gaizki iruditzen zaiguna, ordea, salgarria bakarrik argitaratzen duten argitaletxeen jokaera da; esan nahi da, erizpidea oraingoan ez dela kalitatea bakarrik, idazlearen izena baizik, beste faktore batzu gehiagoren artean (ez dakit, bestela, zergatik harritzen naizen). Idealista —edo tuntuna— ez diezadazuen dei, proposatuko nukeen bidea errentabilitate hori epe pittin bat luzeagora bilatzea litzateke.
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza