« Itzulerari pultsua | Misterio handi bat »
Ezer ez / Janne Teller (Juan Mari Mendizabal) / Alberdania, 2012
Gauza garrantzitsuak Javier Rojo / El Correo, 2012-09-29
Gure artera gutxitan heltzen dira Danimarkako literaturaren berriak. Horrexegatik interes bereziarekin irakurri dut Janne Teller-en liburu hau, Ezer ez izenburua duena. Ziur aski ez da izango daniarren literaturaren liburu adierazkorrena, baina behintzat balio dezake ikuspuntua pixka bat zabaltzeko. Lehenengo eta behin, esan behar da gazteei zuzendutako liburua ematen duela idazlan honek. Abiapuntuak surrealismo punttu bat du: ikasturtea hasten denean, ikasle batek (Pierre Anthon du izena) ezerk ez duela garrantzirik aldarrikatuta eskolatik alde egiten du eta zuhaitz batera igotzen da, handik bere aldarrikapenekin ikasbideak bere ideietara lerratu nahi dutelarik. Ikaskideen kezkatatik eta arduretatik aldendu nahi horretan pertsonaia hau munduko tentaldietatik ihesi zutabe batean bizi zen Simon Estilitaren parodiatzat-edo hartu dezakegu. Edonola ere, ez da bera pertsonaia nagusia, nobela korala baita Teller-ek idatzitakoa, neska den beste ikaskide baten ikuspuntutik kontatuta. Egoera honen aurrean ikaskideek Pierre Anthon konbentzitu nahi izango dute munduan badaudela gauza garrantzitsuak eta ikaskide horiek irrika batean hasiko dira beraientzat garrantzitsuak diren gauzen multzoa eraikitzen. Bilketa hori jolas moduan hasiko da, baina laster jolas zentzugabe hau krudelkeriara eramango dute gaztetxoek, multzo horretan pilatzen dituen gauzen izaera poliki-poliki aldatzen denean.
Argumentuaren azalari erreparatzen badiogu, istorioa absurdo samarra suertatu daiteke, sadismorako joera daukaten hamahiru urte inguruko neska-mutil hauek bortizkeriatan amiltzen baitira zentzu handirik gabe. Nobelak dena dela beste maila bat du, eta uste dut beste maila horretan duela liburuak bere zentzu osoa. Izan ere, liburu honekin parabola baten aurrean gaude. Argumentua gaztetxo batzuek protagonizatzen duten arren, zeharka helduen mundua dago ikusmiran. Parabola izateak ematen dio zentzua istorioari eta izaera honek eleberriaren argumentua bideratzen du, gertakarien berezko logikak baino gehiago.
Eta honekin batera beste ezaugarri bat ere kontuan hartu behar dugu: bukaera hurbiltzen denean, ematen du idazlea kontzientea dela pertsonaien krudelkeria onargarriaren muga zeharkatzear dagoela eta, beraz, jokatzen du txantxa bat izango balitz bezala, umore beltzeko txantxa bat.
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi