kritiken hemeroteka

8.308 kritika

« | »

Bakarmortuko kronikak / Mikel Antza / Ataramiñe, 2011

Nahi gabe idatziak Mikel Asurmendi / Argia, 2012-07-29

Bakarmortuko kronikak Mikel Antza presoaren liburua da. 2004ko urritik 2005eko ekainaren bitartean idatzia. Idatzi nahi ez nituenak da liburuaren azpititulua. Idazle izan gabe, nekez idatziko luke preso dagoen inork tamainako lekukotasunik. Antzak isolamendu erabatekoa jasan zuen, tortura psikologikoa, bakartasuna, baita hainbat gose greben ondoriozko suntsipena ere. Idazleak bizitakoa narratzea erabaki du, baita imajinazioak eskaintzen dion zoria bertsotan paratzea ere. Ezintasunen eta mendekotasunen espazioan, emaztea eta semea bihotzean, herria gogoan, kantu ezagunak buruz ikasteak lagundu dio bizitzen presoari. Espetxeetako hiztegiaren berri ekarri du. Bakarmortua Antzaren hitza da. Kartzela, labirintoaren labirintoa izaki, berau deskribatzen duen hitza da Bakarmortua. Hiztegikoak dira ere Behatxuloa —Sonia Gonzalez idazleari hartutako mailegua— edo bere esperientziako Guantamoulins; Guantanamo gogoan. Herrimina eta maitemina hitz arruntak dira preso dagoenaren hiztegian.

Azken kritikak

Poesia kaiera
Giorgos Seferis

Irati Majuelo

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Joxe Aldasoro

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak