« Pentsatu nahi ez direnak | Poesi bidean »
Egarri egunak portualdean / Koldo Izagirre / Susa, 2011
Egarri egunak Martutenen Miel A. Elustondo / Argia, 2012-07-29
Garai batean, bizikletak ziren udako. Orain, liburuak. Idazten dutenak irakurtzen dutenak baino gehiago diren garaian, desagertzeko zorian dagoen espezie horretakoa zaitugu. Bejondeizula. Honezkero badakizu zein plazer den bidea, urre bila abiatzea. Poza eta ilusioa daramatzazu aldean. Zoaz, bada, honako edo harako denda edo liburutegira. Hartu eskuan halako eta halako liburua, irakurri kontrazalak, kontuz eta kasu emanez irakurri ere, eta abiatu irakurketa espedizioan. Norberak aukeratutako liburua duzu biderik ederrena. Aurkikuntzaren poza! Dena dela, gainerako arloetan ez ezik liburuetan ere zalantza orokorrak bizi zaituen zozoetakoa bazara, noragabe bizi bazara, tori mapa: Koldo Izagirreren Egarri egunak portualdean, artelan hutsa, irakur ezazu Gernikan dituzun Carmelo Ortiz de Elgearen margolanak gozatzen dituzun jarreran. Eta tori mapa, bis. Martutene, Ramon Saizarbitoria. Horra literaturaren bi arkitekto. Esan beharra ote zegoen?
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi