« Bost idazle | Literatura »
Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan / Hasier Etxeberria / Alberdania, 2002
Arestik mailuz jotako harrizko mahaia Juan Luis Zabala / Euskaldunon Egunkaria, 2002-06-22
Hasier Etxeberriak plazaratu berri duen liburuan elkarrizketatutako bost idazleek —Bernardo Atxagak, Koldo Izagirrek, Anjel Lertxundik, Ramon Saizarbitoriak eta Joseba Sarrionandiak— ez dute belaunaldi bat osatzeko kontzientziarik. Boskoteko batzuk elkarrekin inoiz talde lanean aritu izan badira ere, nor bere bidea egiten ari da aspaldidanik, eta irakurleok ere ez ditugu inondik inora talde bereko kide egiten, joera bereko idazletzat hartzen.
“Literatura ulertzeko edo egiteko era bat eta bakarra erabiltzen ez badute ere, bostak teilatu berberak aterpetzen dituela sumatuko duzu”, dio, ordea, hitzaurrean, Hasier Etxeberriak. Ez du arrazoi faltarik.
Teilatupe komun horretan, Gabriel Arestik mailuz jotako harrizko mahaia aukeratu baitute lanerako bost idazle elkarrizketatuek, “esperantzazko esistentzia haundi bat” babes nagusi dutela, “egiak esateko negozio” beti malkarrotaren ertzekoan. Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan liburua Arestiri egindako omenaldi bat da, ezin zuelako besterik izan. Beste idazle eta eragile batzuek izandako garrantzia ere agerian geratzen da —Jon Mirande, Rikardo Arregi, Koldo Mitxelena…—, baina liburu osoaren irakurketak Arestik bost idazle elkarrizketatuengan izandako itzala nabarmentzen du batik bat, Aresti dela, halakorik izatekotan, liburuko bost gurpilak lotzen dituen ardatza.
Dudarik gabe, gogoz kontra eskaini zioten kalea baino ohore handiagoa da Arestirentzat Hasier Etxeberriaren liburua.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera