« Koska bat gutxiago | Zergatik, zertarako hau guztia? »
Marlboro gizona / Mikel Zubeldia / Alberdania, 2012
Sarien uztak Iratxe Esnaola / Berria, 2012-06-17
Aurtengo Donostia Hiria Kutxa Sariak eskuratu dituzten bi idazleen lanak argitaratu berri ditu Alberdaniak. Lehiaketetako lan irabazleen edizioek liburutegietako apalategietan ahaztuak izateko joera dute, eta, alde horretatik, pozgarri zaigu liburuon eskuragarritasuna.
Mikel Zubeldia (Donostia, 1972) Marlboro gizona izeneko lanarekin izan da saritua ipuinaren atalean. Liburukian, alabaina, beste bi ipuin paratu dizkiote alboan, Udal zoologikoa eta Salomon Weingarren, Zumaiako Julene Azpeitia lehiaketan sarituak biak ala biak; 2006an eta 2010ean, hurrenez hurren. Marlboro gizona ipuinean Dora Maggo artista lesbiana aurkezten zaigu, margolan baten aurrean. Erretratuen bidez, barne sentimenduak iradoki nahi ditu, eta gizon biluzien serie bat margotzen ari da, Zer ote dute gizonezkoek zintzilik titulupean, behin berrogeita hamarrak igarota, gizonen nolakoaz eta nortasunaz galdean. Narratzaile orojakiledun ipuina erritmo barekoa da, eta amaiera kolpe batekin amaitzen da, sekretuen errebelazio eta guzti, ezustea eta egonezina sortuz. Gozatua hartu dut ipuinarekin. Nago deskribapen bereziki neurtuez asko irabazten duela, horiek esaldi laburrekin konbinatuz. Maskulinitate hegemonikoaren alderdi matxoa adierazten duen modeloa aurkituko du ezustean Dorak (gogorra, egozentrikoa, krudela, zakarra, homofoboa). Lesbiana baten aurrean paratu, eta mundu ikuskera kontrastea lortzen du, nahiz amaiera ez oso itxaropentsua eman. Udal zoologikoa lana ere gustatu zait. Beste behin, bi ezezagunek topo egiten dute Ochreland itsasbazterreko hiri handian; narratzailea bi pertsonaien jabe denez, batak besteaz duen pertzepzio desitxuratuarekin bakardadearen gaineko estanpa osatzen du. Hirugarren ipuinak ez nau ase, baina liburua gomendatzen dut. Hirutik bi ipuin on, ez da gutxi.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera