« Herritik kanpora | Ukabilka »
Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan / Hasier Etxeberria / Alberdania, 2002
Bost idazle Karlos Linazasoro / El Diario Vasco, 2002-06-20
Bukatu berri dut Hasier Etxeberriak bost euskal idazleri egiten dien elkarrizketa-liburua, Alberdaniak argitaratua. Lehen inpresioa, labetik atera berria, hauxe dut: liburu hau klasiko bat bihurtuko da, ezinbesteko erreferentzia, euskal literatura modernoaren sorrera eta garapena ulertzeko eta aztertzeko. Baita giro politiko eta soziala ere, baina beste neurri batean. Esango nuke, literaturaren historiari buruzko eskuliburu bat dela hauxe, baina bereziki bizia, protagonisten ahoz kontatua. Jakina, bost solasaldiotan zati bat intimoagoa da, propialagoa, non idazle bakoitza bere poetikaz ari den. Niri iritzi hauexek iruditzen zaizkit interesgarrienak, berrienak eta sakonenak, nor bere buruaz ari delarik, bere kezkez, bere irakurketez, bere helburuez eta irrikez eta frakasoez, literatura guztiaz ari baita, eta idazle guztiez. Zergatik hasten den bat idazten, nondik datozkion irrikak eta beharrak, zer irakurtzen duen, nolakoak dituen hasierak eta ametsak, zeintzuk dituen jomugak eta helburuak, nola ikusten duen bere literaturaren garapena, zer dakarren arrakastak eta zer frakasoak, zergatik eusten zaion hain lan nekezari, zein ordain dituen… horiez guztiez mintzo dira bostak, nor bere biografiatik eta esperientziatik; literaturak jasaten dituen presioaz, dauzkan morrontza izugarriak, masa literatura egitearen arriskua, arrakasta errazean erortzeko tentaldiak saihestu beharra, euskarak literatura egiteko dituen arazoak baina poztasunak ere, idazlanarekiko duintasuna, konpromezua, poetika propial bat lortzeko burutu behar den bide luze malkartsua, literaturak bere baitan gordetzen duen osagai terapeutiko edo majikoa… Bost ahots, bost eite, bost mundu, mundu bakar bat ulertzeko ahaleginean.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera