kritiken hemeroteka

8.683 kritika

« | »

Gauaren sakonean / Haruki Murakami (Ibon Uribarri) / Erein, 2009

Gauaren sakonean Asier Sarasua / Eibartik, 2010-05-12

Jatorrizkoa, Afuta Daku, 2004. Itzulpena, Ibon Uribarri Zenekorta. 248 orrialde.

Gauaren sakonean, horixe da azken egunotan mesanotxean izan dudan liburua. Orain dela aste batzuk aholkua eskatu nuen nire inguruan. Literatura japoniarra irakurtzeko gogoa neukan eta nondik hasi nintekeen? Eta Jatsu lankideak Haruki Murakami idazlearen liburua utzi zidan. Erein argitaletxeak euskaratuta irakurri dut.

Eleberriak gau bakar batean gertatutakoa kontatzen du, 6 ordu pasatxotakoa. Mari izeneko gaztea noraezean dabil, etxetik ihesi, eta haren ingurukoak kontatuko dizkigu Murakamik: taberna batean ezagutuko duen mutil baten ibilerak, Love Hotel batean gertatutako erasoa… eta bitartean Mariren ahizparen istorioa ere ezagutuko dugu: orain dela 2 hiletik lo dago Eri, bere etxeko ohean lo, bizitzeko nahikoa indarrik gabe.

Kontakizunak eta deskripzioak asko gustatu zaizkit; berezia da horretan Murakami. Elkarrizketak ez horrenbeste (eta elkarrizketa asko dago liburu honetan); artifizial samarrak iruditu zaizkit sarri, edo azalekoegiak. Hala ere, gustatu zait. Ez nau asebete, baina Murakamiren beste liburu bat irakurtzeko gogoa piztu dit. Ea hurrengoa.

Azken kritikak

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Irati Majuelo

Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Esne berriketan
Uxue Alberdi

Mikel Asurmendi

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Asier Urkiza

Esker onak
Delphine De Vigan

Maialen Sobrino Lopez

Pedagogismoaren gezurtapen bat
Teresa Maldonado Barahona

Amaia Alvarez Uria

Jai-Alai
Gaizka Arostegi

Jon Agirre

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Mikel Asurmendi

Hondarreko berorik geratzen bada
Iñigo Satrustegi

Irati Majuelo

Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss

Aritz Galarraga

Erleen azken ziztada
Kepa Iribar

Jon Agirre

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Ibon Egaña

Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio

Mikel Asurmendi

Bakea, bakea
Xabier Montoia

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

Hedabideak