« Gauaren sakonean | Berdea da udaberria »
Xahmaran / Jon Arretxe / Erein, 2009
Xahmaran E.B. / Aizu!, 2010-05
Xahmaran, bi buruko sugea (emakumearena bata eta sugearena bestea), ugalkortasunaren jainkosa, Kurdistango hainbat etxetako hormetan ikus daitekeen izaki mitologikoa, abiapuntutzat hartzen du Jon Arretxek azken eleberri honetan, irakurlea mundu ezberdin baina nolabait elkarri lotutakoetan zehar eramateko. Istanbul eta Munich dira nobelaren kokalekuak eta, batetik bestera bidaiatzeaz gain, familia oso baten bidaia kontatzen digu Arretxek nobela beltzaren egitura hartzen duen istorio honetan, bizitzako hainbat gairi buruzko gogoeta egiteko parada baliatuta.
Hala, emigrazioa, erbestea, herri baten biziraupenaren aldeko borroka, norbanakoaren biziraupena bera, emakumearen rola mundu islamdarrean, adiskidetasuna, traizioa… dira hizpide itxaropena eta etsipena uztartzen dituen nobelan zehar. Azkenean irakurlearen gain uzten du batarekin edo bestearekin geratzeko ardura edo bata eta bestearen arteko hautua egitekoa, behintzat.
Hori guztia, Arretxek ohi duen moduan, ondo ezagutzen dituen bi hiriren deskribapen arin baina sakonetatik abiatuta, irakurleari eskaintzen dio bi mundu desberdin horiek ezagutu eta hurbilagotik gozatzeko aukera. Eta azkenik, lehen aipatu bezala, aukera bi: bizitzaren aldekoa bata eta heriotzaren aldekoa bestea. Gustura irakurriko duzun eleberria.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi