kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Zaharrak ez zuen hil nahi / Gaizka Zabarte / Susa, 2011

Aitaren misterioa Javier Rojo / El Correo, 2011-12-24

Azken bolada honetan fenomeno nahiko bitxi baten lekuko gara euskal literaturan. Literaturarekin zerikusirik ez duen beste lanbide batean aritutako pertsona batzuek beren lehenengo literatur lana eskaintzeko ausardia erakutsi dute, helduaroan sarturik egon arren. Oker ez banago, Jon Kortazarrek dagoeneko aipatua du fenomeno berri hau. Euskal literaturan beste garai batzuetan gertatzen zenaren kontrakoa gogora ekartzen du honek, lehen oso ohikoa baitzen idazle gazte batek liburu bat argitaratzea eta gero literaturatik desagertzea. Gaizka Zabarte fenomeno berri horren adibidetzat har dezakegu. Heldua da, 1960an jaiotakoa, eta orain arte, antza denez, ez du ezer argitara eman. Eta ez dakit lanbidez-edo zeharka erlazionatuta egongo den literaturarekin, baina sorkuntzan behintzat bere izena ezezaguna izan da. Gauzak honela, literaturaren esparruan sartzen zaigu orain, nobela batekin, Zaharrak ez zuen hil nahi izenburua duen liburuarekin.

Nobela, egia esan, harrigarria iruditu zait, ez ona edo txarra delako, baizik-eta desorekatua ematen duelako. Hasiera interesgarria du: ahotsaren ardura duen narratzaile-pertsonaiak herriko ehorzlearen deia jaso du, aitaren hilobia mugitzerakoan konturatu baita beterik egon behar zuen hilobi hura hutsik dagoela. Pertsonaia, orduan, literaturan honelako ezusteko bitxiak gertatzen direnean egin ohi den bezala, ikertzen hasiko da bere aitaren arrastoaren bila. Izan ere, familia kontu nahasi xamar bat azalduko zaigu, non gurasoen banaketa ilun batekin topatuko garen. Eta pertsonaiak, aitaren mamuaren bila doala, hainbat lagun aurkitu ditu, eta haiekin elkarrizketa luzeetan arituko da, gai desberdinen inguruan hitz aspertuan.

Batzuetan, intrigazko nobela baten aurrean gaudela ematen du, eta zenbaitetan jakin-mina sortzen dute kontatzen zaizkigun gertakari bereziek. Besteetan, ordea, idazlea bigarren mailako kontakizunetan galtzen da, testu betegarri ariko bailitzan. Ikerketa bat planteatzen den liburu gehienetan argumentuan ikerketa horrek norabait eraman behar duela dirudi, baina hemen ikerketa horrek testu baten sorreraraino eramaten duela esan daiteke.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak