« Korapiloaren matazan galdua | Minen gestioa »
Bere aitaren alaba / Anne Berest (Jon Muñoz) / Alberdania, 2010
Nola izan liteke sortu nauen hura, niretzat ezer ez den hura bezalakoa? Gema Lasarte / Argia, 2011-12-18
“Inork gonbidatu ez nauen ehorzketa batera joateko egoera gogaikarrian suertatu naiz, bigarren aldiz nire bizitzan. Lehenengo aldia orain dela hamar urte izan zen nire umearen aitaren ehorzketan. Bigarren aldia gaurkoa, neronen aitaren ehorzketa”. Horratx eleberri honen muina, lehen orrialdean erakusleiho dena.
Lehen orrialdeak eztanda egiten dio Anne Berest-i eta irakurleari. Gainontzeko orrialde guztietan eztanda horri dagokion indarrari sintaxi eta semantika egokia bilatzeari lotzen zaio Berest. Esango nuke maisutasunez lortzen duela kontakizunaren harilkatze hori, modu zirkularrean eta zehatzean. Eta hortxe legoke Goncourt sarietarako finalista izan den eleberri honen inpaktua.
Protagonista bakarra du eleberriak kontatzaile, bi ahizparen artean hezia, eta bi ahizpen arteko espazioan kontatu beharrekoa kokatzen duena, baina beste bi gizonen artean bizitako denboran narratu beharko duena. Kontu asko dira denbora eta espazio ezberdinetan bizi izandakoak eta gai bakarra, sendi eta harreman absurdoen kate luzea edota ezusteen sare zabala.
Baina sintaxi honen dotorezia eta indarra pertsonaien kateatzean legoke, pertsonaia batetik bestera baitaroa kontaketa galerarik gabeko ibilbidean. Pentsamendu zehatza eta lehorra da pertsonaien koro honetan ahots bakarrak aditzera ematen diguna. Izan ere, gizartea ispilu, sendiko hartu-emanez eta beronetan eman ohi diren ezintasunez eta gezurrez mintzatu zaigu Berest; eta horretarako emakume bat aukeratu digu pertsonaia askoren arteko kate-begi, gaitzat alabatasun eta amatasun absurdo bat duela gidari.
Sendi harremanen eta elkarbizitza modernoaren irakurketaz gain, espero ez diren bizi konstanteen leherkaria bilakatzen da testuaren hasieratik bukaerarako promenadea. Lehen orrialdeko eztandatik azken orrialdera arte narrazioak tentsioa ez baitu galtzen, are gehiago, orriak pasa ahala interesa pizten doa ezusteen eta kontakizunera sortzen diren pertsonaia berrien harira. Bada gurean emakume idazle gazte bat narratzaile aparta eta gaien aukeraketan erabat samina, Anne Berest irakurritakoan testuarteko gisa gogoan izan dudana. Testuarteko edota paratestu, kontua da 32 urte besterik ez eta lehen eleberria idatzi duen emakume honek, Alberdanian Jon Muñoz lagun, euskal literaturari ekarpen ederra egin diola eta ezin bestela izan, Sofoklesek Edipo Erregearen ahoan jarritako galdera baitu sarreran aipu: “Nola izan liteke sortu nauen hura, niretzat ezer ez den hura bezalakoa?”.
Anatomia bertikalak
Lierni Azkargorta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lurrez estali
Ximun Fuchs
Jon Jimenez
Irakurketaren aldeko manifestua
Irene Vallejo
Mikel Asurmendi
Poesia guztia
Safo
Mikel Asurmendi
Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre
Jon Jimenez
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Jon Jimenez
Reset
Aitziber Etxeberria
Mikel Asurmendi
Baden verboten
Iker Aranberri
Jose Luis Padron
Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza
Jon Jimenez
Iragan atergabea
Julen Belamuno
Hasier Rekondo
Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban
Mikel Asurmendi
Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz
Gorka Bereziartua Mitxelena
Juana
Jon Artano Izeta
Mikel Asurmendi
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Jon Jimenez