« Ikusezinak ikusgai | Zubiaren begia »
Kointzidentzia hutsa / Itziar Minguez (Aritz Gorrotxategi) / Point de lunettes, 2011
Neurtitz urratua Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-08-19
Liburu asko daude irakurtzeko. Edo ez. Batzuetan, liburutegiko apaletan, liburu-dendetako erakusleihoetan, liburuak ikusi, ikusi egiten ditugu, baina ez gara ia ohartzen hor daudela. Itziar Mínguez, Barakaldoko poeta da, bere lan guztiak gazteleraz argitaratu ditu, eta hemen aurkezten dudan liburua, ia bere tituluak dioen bezala, ene eskuartera etorri da. Pura coincidencia / Kointzidentzia hutsa. Liburua elebiduna da, Aritz Gorrotxategik euskaratu du, eta, agian, lehenagotik bere gaztelerazko liburuak ezagutzen ez baziren gurean, orain beste aukera bat dugu Itziar Mínguezen lana irakurri eta dastatzeko. Bere ibilbide poetikoa luzea da, eta bertan nagusiki poesia narratibo bat agertzen da; eguneroko irudiak erabiltzen ditu bere poemak lantzerako orduan. Bere poesiak badu iraganekiko nolabaiteko lotura bat, ia-ia obsesiboa, “jada ez dut gogoratzen nolakoa nintzen / ni hain zurea izan aurretik / ideia lauso bat / zirriborro bat”. Bere poesiak aurkezten du nolabaiteko ezinegon bat, unea betierekoa bihurtzearena. Arestian aipatu dugu bere poesia narratiboa dela eta honek, agian, badu arrisku bat eta da, poeta bihurtzen dela hitzen ebakitzaile bat, nahiz eta honek ere sortzen duen poemaren erritmoa. “denbora arduratuko da neurtitz hauek / zahartzeaz / hitz pilatuak / poema bokazioarekin / iraganeko uren edale”. Liburuak hamazazpi poema ditu eta bertan, poema oso laburretik, poema luzeetara igarotzen da irakurlea, eta honek ematen dio halako intentsitatea irakurketari, neurtitzak bata bestearekin lotzen baitira, eta honek irakurketaren denbora hausten du. Liburuak poesi zale den edonor, beteko du eta Minguezen poesiaren proposamena ez du ahaztuko.
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Asier Urkiza
Esker onak
Delphine De Vigan
Maialen Sobrino Lopez
Pedagogismoaren gezurtapen bat
Teresa Maldonado Barahona
Amaia Alvarez Uria
Jai-Alai
Gaizka Arostegi
Jon Agirre
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Mikel Asurmendi
Hondarreko berorik geratzen bada
Iñigo Satrustegi
Irati Majuelo
Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss
Aritz Galarraga
Erleen azken ziztada
Kepa Iribar
Jon Agirre
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Ibon Egaña
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Mikel Asurmendi
Bakea, bakea
Xabier Montoia
Asier Urkiza
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Nagore Fernandez
Martxoak 3
Jon Martinez Larrea
Maialen Sobrino Lopez
Silueta
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi