kritiken hemeroteka

8.710 kritika

« | »

Eskinoso isekaria / Suzanne Collins (Koro Navarro) / Alberdania-Erein, 2011

Mundu krudela Javier Rojo / El Correo, 2011-07-30

Eskinoso isekaria izenburuko liburu honekin Suzanne Collins idazle estatubatuarrak amaiera jarri dio Gose Jokoak trilogiari. Gogora dezagun zein egoera planteatzen zen trilogia honetan: mundu postapokaliptiko batean, Kapitolioak diktadura krudel bat inposatu du bere menpeko barrutien gainean; diktadura hori izuaren bidez mantendu ahal izateko, Gose Jokoak antolatu dituzte, non barrutietatik hautatutako bina gaztek esparru batean borrokatu behar duten bat bakarra bizirik geratu arte, telebistaren bidez odolez betetako joko horiek eskaintzen diren bitartean. Hauxe da liburuetan aurkezten den mundua eta zientzia fikzioari dagokionez gure munduan agertzen diren zenbait joera (izuaren bidez kontrolatzea, telebistaren erabateko presentzia, itxuraren garrantzia?) azken muturreraino eramaten dira. Trilogia honetako aurreko bi nobeletan Gose Joko horiek agertzen ziren narrazioaren erdigunean. Hirugarren honetan, ordea, Gose Jokoen kontu hau pixka bat bazterrean uzten da eta Kapitolioaren eta barrutien arteko gerran zentratzen da narrazioa.

Protagonista, aurrekoetan bezala, Katniss izeneko neska da, dagoeneko hamazazpi urte dituena. Argumentua barrutiek Kapitolioaren aurka piztu duten gerraren inguruan garatzen delarik, pentsa liteke onen eta gaiztoen arteko borroka moduan agertuko zela, irakurlearen identifikazio erreza bilatu nahian. Idazleak, dena dela, itzuri egin dio aukera honi. Borrokan dauden bi taldeen barruan krudelkeriaren adibideak aurki ditzake irakurleak, narrazioan kontatzen dena zehazgabetasun moral batean geratuta. Izan ere, barrutietako zenbait buruzagiren helburuak boterea lortzea dirudi, botere horri esker berriro ere diktadura berri bat eraikitzeko. Eta giro honekin batera narrazioak bigarren ardatz moduan aurkezten ditu protagonistaren zalantzak eta gorabeherak, harreman afektiboei-eta dagokienez, hori bai narrazio sentimentalera heldu gabe. Pertsonaia nagusiek benetako pertsonengandik hurbilago dirudite liburu honetan, sakonago, borobilago.

Asmo onak badituzte ere, giza ahuleziak dituzte eta batzuetan giza ahulezi hauek porrotera eramaten dituzte bere asmo onak. Jatorriz gazteei zuzendutako liburu baten aurrean gaude, euskal bertsioan horren erreferentziarik agertu ez arren. Baina helduek ere oso interesgarri aurki dezakete nobela honetan kontatzen dena, telebistari egiten zaion kritikagatik besterik ez bada ere.

Azken kritikak

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

Aritz Galarraga

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Paloma Rodriguez-Miñambres

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Mikel Asurmendi

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Maialen Sobrino Lopez

Zerua hemen
Oihana Arana

Asier Urkiza

Café Mokka
Jabier Muguruza

Nagore Fernandez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Iraitz Urkulo

Erbeste
Juan Garzia

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Ibon Egaña

Utopiaren belaunaldia
Pepetela

Paloma Rodriguez-Miñambres

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Maddi Galdos Areta

Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

Hedabideak