kritiken hemeroteka

6.959 kritika

Azken kritikak

« | »

Eta orain badakit / Tere Irastortza / Pamiela, 2011

Hitz bizi bat, edo biz(h)itza Ainara Maia / Gara, 2011-07-09

Bada zierto, edo igual, zoriontasuna dakigulako idazten dugula, eta idazten dugula zoriontasuna. Bakoitzak bere toki ordezkaezina du, eta nik neure txoko honetatik idazten dizuet poema-liburu baten iruzkina ez, baina bi poema-libururen iruzkinak. Edo igual bat bakarra, ez dudalako sentitzen 2+2 zenbat den erantzuteko beharrik. Batek besteari noka idazten dio, eta hitz biziz euren beldurrak, minak, esperantzak eta bizi hitza kontatzen dute. Sabai eta lau pareta zuri beldurgarrietan pinpilinpauxa koloretsu gisa agertu zaizkit bi olerkari handi hauek eme, itsasargi baten gisa berean ene ariman, bizitzen segi dezadan.

Niri ere zuzendu zaizkit zuka poesiaren hatsa emanez, eta eskerrak esan didazun, Tere, nire itxaropena hegan egitea dela eta nire indarra zeru urdinean dagoela. Ez dakit nik nola iritsi naizen honaino, baina orain naizena eta ni adiskidetzeko tenorea dudala sentitzen dut, uda honetan.

Zer da inporta duena: maite (ez) dugunean, ala maite (ez) gaituztenean? Bizi-minaz eta bizi ezinaz mintzo zaizkit, eta bitartean galderak eta erantzunak airean. Ispilu aurrean jartzeko beharrik gabe, bata bestearen begi-ninietan dira nor bedera.

Udako egunetako masusta goxoak, udazkeneko urrezko hostoak, negu mineko banku hutsak ekarri dizkidate, eta elur egunetan hegaberek zeharkatu dute zeru urdina. Hori da bizitzea, zain egon gabe etortzea, eta zain egonda itxaropenari ihes egiten uztea. Udaberriraino irristatu da hilbeltza, eta malko bat atera begi ertzetik. Baten galderak besteak erantzuten ditu, eta bestearen erantzunak batak galdetzen ditu, definizioz definizio olerkiak ulertaraziz, sentiaraziz. Liburu batetik bestera, lehen orritik azken poemaraino.

Arnasak soinu, eta soinuak soin bilakatu dira hosgabetutako kaxa batean bezala bihotza entzun dezagun, eta azken orrialdetik azken poemaraino hatsa estu eta larri hartu dut, baina jakinarazi dit Tere Irastortzak azken orria izan arren, ez dela amaiera, hasi zena hazi dela isiltasunean eta maitasunean nigan. Azken orritik azken poemaraino bizi-minez azken poema ez den poemaraino eraman nau Karmele Igartuaren biz(h)itzak eta izanak, gertatu zirenak bezain egiazko direlako gertatu ez direnak, eza hain gertagarria nola baia, eta hori da poesia, ez ipuin bat, Terek eta Karmelek erakutsi didatena. Biok batera, pausu berean. Eta nigan du jarraipena aurrera segitzeko norabait, gelditu ostean.

Uda honetan, beraz, itsasoari begira geldituko naiz, nire itsaso kontra hori, itsasoak babestuko nauen toki hori aurkitzeko. Olatueran etsi gabe, eutsiz, parentesiak edo zorion-uneak irekiko ditut, eta Karmelek patxo batekin diost hautatzeak edo 28. autobusa hartzeak libre garela pentsarazten digula, eta haize leun batek eraman nazala iritsi gura horretara, urdin horretara, txistu eta ttunttun aire isilaz.

Eta nik ez dakit oraindik asmatu(ko) ote dudan izaten, bizi banaiz ere. Zu eta ni, biok, bagarelako lau. Batera, pausu berean bi.

Azken kritikak

Mundu ikuskerak euskal narratiba garaikidean: modernitatearen krisitik postidentitatearen promesera
Gorka Mercero

Mikel Asurmendi

Biennale
Beatriz Chivite

Peru Iparragirre

Mina edo libertatea!
Kepa Larrea

Javier Rojo

Hodien metafisika
Amelie Nothomb

Amaia Alvarez Uria

Nora goaz euskalduntasun honekin?
Joxe Manuel Odriozola

Joannes Jauregi

Gaizki ulertua
Irene Nemirovski

Aiora Sampedro

Hitzontziak
Xabier Montoia

Iratxe Esparza

Poesia kaiera
Rosalia de Castro

Igor Estankona

Mendi-joak
Aingeru Epaltza

Javier Rojo

Mendi-joak
Aingeru Epaltza

Peru Iparragirre

Gerezi denbora
Inazio Mujika Iraola

Amaia Serrano Mariezkurrena

Eoskola. Heziketa hipermodernoa
Mitxelko Uranga

Javier Rojo

Txoriak dira bederatzi
Tere Irastortza

Aitor Francos

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Usoa Alberdi Fernández

Artxiboa

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Hedabideak