« Murruaren bi aldeak | Identitate kaosaren dantza »
Heriotza La Fenicen / Donna Leon (Koro Navarro) / Erein, 2010
Oraindik errudun bila Saioa Ruiz Gonzalez / Argia, 2011-04-24
“Has gaitezen hasieratik”. Lewis Carrollek behin esandako hitzei jarraiki ekin diot Donna Leonen polizi-eleberri zikloaren lehen alea irakurtzeari. Genero hau jorratu duten Chandler, Camillieri edo Mosley bezalako idazle handien ildotik, Heriotza La Fenicen (1992) eleberriaz, gure detektibe ezagunen zerrendara gehitu beharreko Guido Brunetti izeneko commissarioaren ibilbidea martxan jarriko da.
La Traviataren bigarren ekitaldia hastear dela Helmut Wellauer, alemaniar opera zuzendari ospetsua, hilda aurkituko dute Veneziako La Fenice antzokian. Hiltzailearen seinalerik ez, eta ikerketarako abiapuntu bakarra katilu, batean aurkitutako potasio zianuroaren aztarnak.
Wellauerren eremu profesionala osatzen zutenek diote, maisuaren lanek galduta zutela urte batzuk atzeragoko distira. Brunettik berak elkarrizketatuko dituen pertsonaiengandik bildutako informaziotik ondorioztatuko duenez, bere famaren gailurrerako bidean etsai andana utzi zuen. Hala ere, hildakoaren izaera despotikoaren berri ematen duten datu hutsalez gainera, hura hiltzeko arrazoirik eduki zezakeen inor ez da ageri. Baina, ba al da norbait hiltzeko pisuzko arrazoirik?
Brunettik maisuaren iragana ikertzeari helduko dio, eta atzerakako prozesu horren bitartez, krimen bati buruzko narrazioa zirudiena, biografia ilunaren inguruko kontakizuna bilakatuko da, pertsonaia ospetsu baten iraganeko eskandaluak azaleratuko dituena. Nor izan zen egiazki Helmut Wellauer?
Ikerketak hartuko duen norabide horren inguruan gorpuztuz joango da eleberriaren trama. Opera maisuaren bizitza pribatuan heriotzaren arrazoiak bilatzeko gehiegizko tema horrek, ene ustez, intriga maila murrizten du, tokian tokiko pertsonaiei eskainitako karakterizazio eskasak ez baitu irakurlearengan hiltzaile baten perfila irudikatzeko aukerarik ematen. Denak ala inor ez? Imajina ezin genezakeen bukaerara iritsi arte ez gara konturatuko horrek betetzen duen funtzioaz.
Hemen ez da errudun/biktima banaketa zorrotzik ageri. Ustezko krimen bat argituko duten giltzarrien bilaketa prozesu horretan hildako baten iraganeko trapu zikinak azaleratzen diren heinean, irakurlea ohartuz doa epailearen ardura bereganatzen duela. Eleberriaren amaierak kasuaren itxiera dakar, baina ez benetako errudunaren izena. Azken orrialdetik aurrera irakurlearen esku geratuko da, errudun/biktima izatea zeini dagokion aukeratzeko erabakia.
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres