kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Zu zara orain txoria / Mikel Etxaburu / Elkar, 2011

Murruaren bi aldeak Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-04-22

Gizakiek aukeratzen ez dugun gauza bakarra jaiotzea da. Munduratuak garen une beretik, Sartrek zioen moduan, gizakia aske izatera zigortua dago. Paradoxa bikaina. Askatasuna zigor moduan bizi dugu. Mikel Etxaburuk poema liburua ekarri digu, Zu zara orain txoria, eta bertan askatasunaren gaia lantzen du, aurrez aurre bere zirkunstantzia pertsonal batez baliatuz, metafora dotore bat erabiliz: “Egunero dator txoria / ziegako leihora, / zu zara orain txoria esatera”.

Poema liburuak hiru atal ditu, Ez-Lekuak, Leku Pribatuak eta Leku Posibleak. Lehenengo atalean, Milek Etxaburuk bere esperientzia pertsonalez baliatuz, kartzela gai bezala izango da protagonista, “izan nahi nuke funtzionario, / udazkeneko zuhaitzetan gordetzeko ziegetako giltzak, / hosto gorriekin batera haiek ere ihartzeko”. Egileak bere sentimenduak adierazten ditu, eta bere eraikuntza poetikoan, samurtasuna nagusitzen da, bertsoak arin doaz, eta irakurketa harilkatzen da. Bigarren atalean maitasunaren gaia jorratzen da, eta atalaren aiputik hasita, iradokitzen da, maitasunaren gaia, bere maitasunezko gutunekin, gaia lantzeko elementuak…, denak, beharbada, ridikuluaren ertzean murgiltzen direla. “Akrobaten gauetan beti dago eguzki bat, / maite zaitut idazten didazunean. / Nagoen ziegan ere badago eguzki bat, / errekuentoa eta gero hantxe biok musu emateko”. Hirugarren eta azken atala, aurreko biak kontuan hartuta, ezberdinagoa da. Beharbada, poemetan agertzen diren elementuengatik, gaiengatik —utopia lantzen da—, ez du aurreko bi ataletan agertzen diren iradokizunak.

Etxaburuk egin duen lanean irakurleak ikusiko du poesia maite duela, eta hori poetak murruaren beste aldea ikusi duenaren isla da.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak