kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Azukre xehea gatz larria / Mikel Hernandez Abaitua / Alberdania, 2010

Gaitz larria azukre xehez atondua Mikel Asurmendi / Irunero, 2011-04

Azken 40 urteotako oroitzapen autobiografiko-sentimentalak irakurgai dituzu kronika-kontakizun honetan. Lehen edo azken belaunaldiko irakurle izan, ziur izan interesgarria antzemanen duzula. Paragrafo oso sendoa atera zait sarrerakoa, ukaldi batez.

Aro baten amaiera adierazten du liburuak. Alta bada, ez naiz ziur, Hernandez Abaitua idazleak kontatu dituen oroitzapenak jende guztiarentzat erakargarriak direnentz. Bigarren paragrafo hau nire sentikizuna baino ez da, noski.

Frankismoaren amaieraz geroztik gure jendartean bizi izandako gertakariak ez dira samurrak izan. Oraindik ere “kaperen” arteko ezinikusi handiak sumatzen dira gure artean. Hirugarren hau ere, sentipen ezkorraz gainera subjektiboa da, bistan da.

Oroitzapen autobiografiko sentimentalak biltzen dituen liburu honek adiskidetasuna, musika, literatura eta politika gaiak ditu oinarri. Egilearen bizitzan musika berebiziko espresioa den aldetik, liburuak egungo euskal musikaren zenbait arrasto eskaini dio irakurleari, baita herri honek arlo horretan bizitako hainbat tabu eta konplexu ezagutzeko parada ere.

Literatura eta politika espresioak bitasun batean heldu zaizkit burura. Belaunaldiz belaunaldi, politika eta literatura trenbide bateko bi errailak bailiran eraman nau bidaia-liburu honek. Alabaina, oro har, euskal politika —euskal gatazka— euskal literaturan modu deserosoaz landu izanaren inpresioa jaso dut.

Adiskidetasuna geratu zait azken paragrafo honetan aipatzeko. Liburuko gai edo jardun bakoitza bereizi beharrekoak badira ere, adiskidetasuna beste hiruretatik bereiziko nuke bereziki.

Liburuaren egilearen nahieran —sentipena daukat batzuek inozotzat hartzen dituztela liburu mota hauek— ETAren ondorengo adiskidetze garaia etortzea nahi nuke nik ere. Iraganeko errealitatea guztiz zuzena ekartzea ezinezkoa da, baina saiatzeak merezi du, eta lan honen bertutea oroitzapenari eustea da. Norberak bizitakoa kronika-kontakizun modu honetan ekartzea eta gure gatazkak liburuko espirituaren ildoan urratzea osasungarria da.

“Gatazka ez da desagertuko, gatazka ez bukatzeko eskubidea dago, baina izan dadila gatazka politikoagoa” dantzut egilearen hitzetan. Sukalde lanetan jarrita, iragan historia berria gogoan, “gaitz larria azukre xehez” gozatu du egileak.

Ez da gutxi, “gure politika” desitxuratua euskal letren eta musikaren oroitzapenez —eta bizipenez— atontzea.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak