kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

3 Mariak / Arantxa Urretabizkaia / Erein, 2010

3 Mariak I.E. / Aizu!, 2011-04

Polita litzateke zahartzaroa horrelakoa balitz. Baina, tira, 3 Mariak fikzioa da. Arantxa Urretabizkaiak hiru lagunen inguruko istorioa kontatzen du eleberri honetan. Bizitzak bereizi egin zituen gaztetan, baina zahartzean elkarrekin biziko zirela agindu ziotenez elkarri, laurogei urteren bueltan txikitako nahia betetzen ahaleginduko dira.

Txikitako ezizenak dituzte protagonistek, Txuri, Gorri eta Handi. Baina gaztetan jarritako goitizenak ezaugarri fisikoetan oinarritzen baziren ere, zahartzaroan beste esanahi bat hartu eta hiru protagonisten nortasunaren isla bihurtzen dira. Txuri apala da; Gorri, ezarritako konbentzioen aurkakoa; eta Handi, harroa.

Lehen pertsonan idatzia dago eleberria, Txuriren ahotan jarria. Hiruren artean, Txuri da, halaber, bizitzarik arruntena izan duena, eta sotil kontatzen ditu gauzak, harrabots handirik gabe. Horrek erraztasuna eskaintzen dio narrazioari.

Nobelak badu une jakin bat, non ordura arteko guztia horretara bideratzen den, Handi agertzen deneko momentua, alegia. Eta behin horretara iritsita, aurrera jarraitzeko beste motiborik ez dagoela dirudienean, hor hasten dira agertzen gutun misteriotsuak, tentsioari eutsiko diotenak. Bukaera ere irekia da, oso irekia adin horretako protagonistentzat, baina Txurik uste du, bere semeak ez bezala, inoiz ez dela berandu bizitza berri bat hasteko. Beraz…

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak