« Patuari ihes | 3 Mariak »
Udalbatza bahituaren kasu pollita / Karlos Linazasoro / Elkar, 2011
Esperoan Leire Lopez Ziluaga / Berria, 2011-04-03
Karlos Linazasororen lanaz idazten denean, antzeko ezaugarriak aipatzen dira beti, haren lan gehienetan ageri baitira nola edo hala: umore beltza, ironia, autofikzio umoretsua, baina baita egungo gizartearen ikuspegi etsitua, heriotza, bizitzaren absurdua eta inkomunikazioa ere. Kontrajarriak izango balira bezala idatzi ditut, baina kontzeptu banaezinak dira bizitzan —edo zenbaiten bizitzan, behintzat—, eta Linazasororen literaturan ere bai, jakina denez. Dena dela, topikoen errepikapen horrek ez du haren obra topiko egiten; liburuz liburu saretuko den konplizitatea ezartzen du irakurlearekin, eta liburu batzuen irakurketak beste batzuk osatzen ditu.
Udalbatza bahituaren kasu pollita nobela laburra ez da irla bat bere lanean. Esaterako, lotura handia du Itoko dira berriak eta Urperatze handia lanekin. Iaz argitaratutako Gizakiaren minak lanean bide berriagoak jorratu bazituen ere, ohiko gaietara itzuli da lan honekin. Karlos liburuzaina eszedentzian dagoela, T.ko hauteskundeetara aurkeztu eta alkate-bigarren izatea proposatuko dio alkateak. Udalbatza eratzen ari direla, jende aldra batek hartuko du plaza, eta udaletxean zeuden hamazazpi zinegotziak, idazkaria, kontu-hartzailea eta udaltzaingoko sarjentua ezin aterata geratuko dira; izan ere, plaza garrasika hartu dutenak haserre daude, eta ez daude negoziatzeko prest. Bahituek ez dakite zer eskatzen dieten, zer oihukatzen duten, eta ahal bezala egingo diote aurre egoerari, neurri batean, aurre egin gabe, hain zuzen.
Beste lan batzuetan bezala, antzerkitik hurbil dagoen formula erabiltzen du hemen egileak. Karlos bera ere une batean konturatuko da antzezlan bateko pertsonaia izan daitezkeela: ?”Ez al zaizue iruditzen, batzarkide maiteok, tragedia baten barruan gaudela? Begira: antzeztokia daukagu, aktoreak gara…?”. Gainera, Karlosek horrelakorik ez dioen arren, elkarrizketak dira nagusi liburuan, eta haien arteko hizketaldien bidez izango dugu pertsonaien ezaugarrien berri. Tragedia klasiko batean daudela irudituko zaio Karlosi: ?”Tragedia, arazo konpongaitza, akzio dramatikoa, klasizismoa… zuhur-zuhur betetzen genituen baldintza haiek guztiak!?”. Izan zitekeen prezeptiba klasikoa betetzen zuen lana: agertoki bakarra, akzio bakarra, egun amaiezina —ehundik gora egunez luzatzen dena—. Hori dela eta, zerbait gertatzearen zain geratuko dira, deus ex machina bat hasieran, zerbait zehaztugabea gero. Baina ez dirudi peripezia iritsiko denik. Normala ere bada. XXI. mende amaieran gaude; aspaldi joan ziren antzerki klasikoaren edo neoklasikoaren garaiak —batzuentzat bederen— eta, horrekin lotuta, ez da harritzekoa bi tartetan Godoten esperoan antzezlaneko bi pasarte nahiko luze ekartzea nobelara. Tragedia klasikoko konponbideren bati itxaroten ari direla, absurduaren teatroak harrapatuko ditu. Egunek aurrera egingo dute, aldaketa handirik gabe, itxaroten, bizitzaren metafora bat osatuz. Pertsonaietako batek esaldi topiko batez adieraziko du: ?”Bizitza itxarote hutsa da?”. Ez da hobea bahitzaileek bizi dutena; ez dakigu masa oihulari homogeneo horrek ezer eskatzen ez duen edo eskatzen duena komunikatzeko gai ez den, baina amaierak erakusten du haien rolaren biktima direla haiek ere.
Dena dela, irria ezpainetan irakurtzeko liburua da Linazasororena. Absurdua da egoera, ez dago komunikaziorik, bizitza itxarotea da, bai, baina umorea geratzen zaigu, eta umorearen mekanismoak oso ondo ezagutzen dituela erakusten du egileak beste behin obra honetan: umorea bizitzaren alde ilunak azaleratzeko metodoa da, baina baita iluntasun horren salbazio bakarra ere.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez