« 24 orduko kronika | Aitaren etxetik askatu »
Ihesaldi politta / Anna Gavalda (Jon Muñoz) / Alberdania, 2010
Eleberri politta Javier Rojo / El Correo, 2011-03-26
Hiru anai-arrebak (gizon bat eta bi emakume) familia-ezkontza batera joan behar dute. Autoz doaz Frantziako herri batera, anaiaren emaztearekin batera, baina ezkontzara heltzen direnean han geratu beharrean, anaiaren emaztea hor utzita badoaz hirurak laugarren senidearen bila, hau, anaia txikia, ezin izan baita ezkontzan agertu lan-kontuak direla-eta. Hari xume hauekin eraikitzen du Anna Gavaldak euskal itzulpenean Ihesaldi politta izenburuarekin argitaratu den nobelaren argumentua.
Idazle frantziarra azken urte hauetan Pirinioen bestaldetik etorri zaigun izen ospetsuetako bat da, zeinen idazlanak euskaraz ere noizean behin irakurtzeko parada izaten baitugu. Eleberri labur honetan kontatzen zaigun istorioa xumea da. Anai-arrebek aprobetxatu nahi dute ezkontzak dakarren familia-topaketa hau beraien arteko harremana sendotzeko. Beraien artean konplizitate handia dago, baina helduarora iritsi direnez gero, eta bakoitzak bere bizitza egiten duelarik, elkarrengandik urrundu dira. Gauzak honela, topaketa horri esker haurrak eta gaztetxoak zireneko elkartasun bitxi hura berriro ere bizitzeko aukera izango dute.
Narrazioa lehenengo pertsonan kontatuta dago, Garance deritzon arrebaren ikuspuntutik. Gertakariek guztiz ohikoak dirudite eta eleberrian ez da istorio handirik gertatzen, eta anai-arreben arteko harremanetan ez dago konplizitate horretaz gain atentzioa ematen duen beste gauza berezirik. Askotan honelako familia-istorioetan sekretuak eta gordean geratutako aspaldiko tragediak kontatzen dira, baina hemen ez dago horrelakorik. Hemen tonua da nabarmentzen dena, anai-arreben artekoa kontatzeko tonu leuna eta xamurra agertzen den bitartean, anaia-arrebek osatzen duten taldetik kanpo daudenak (batez ere koinata) sarkasmo handiz aipatzen baitira. Izan ere, mundua talaia batetik begiratzen dutela ematen du. Pertsonaien izaera azpimarratzeko, bestalde, kontrajarpenak erabiltzen dira, beraien arteko mugak oso argi utzita.
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres