kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Sakoneta / Xabier Mendiguren Elizegi / Elkar, 2011

24 orduko kronika Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-03-25

Gipuzkoako kostan, Zumaia eta Deba artean, Itxaspetik gertu, Sakoneta paraje ikusgarria da, bertan hondartza ezkutuak bere flistch-ekin gozatzeko aukera dugu. Hau gure esparru geografiko baten adibideetako bat da. Beste paraje batean kokatzen da Sakoneta, Xabier Mendiguren Elizegiren azken liburuaren inguruko mamia. “Euskadi sakona aipatzen didan hurrengoari, ostia pare bat!”. Horrela hasten da aipatu liburua, eta parajeaz ari garela, kondairaren abiapuntua baserri baten kokapen geografikoa da, Sasiondo. Lurra horietatik Abiadura Handiko Trena igaroko da, eta bertako biztanlea, Marmitte, ETAko militante ohia, justiziarekiko zorrak kitatuta dituena, bere baserria gotor leku bihurtu du, ez baitu onartzen administrazioak bere baserritik kanporatua izatea. Historiarako, tramarako, osagai nagusia dugu, eta bere inguruan, Mendiguren Elizegik hogeita lau ordu eskasean, hainbat pertsonai, historian kokatzen ditu, bere bizipenekin, egunaren orduen bueltan. Alde batetik AHTko ekologistak, baserriko jabeari bere sostengua ematera hurbilduko dira, beraien elkartasuna adierazteko; bestetik, ertzainak, kazetariak, bakoitzak, orduen joan etorrian, bere ideiak, sentipenak, elkarrizketen bitartez azalduko zaizkigu. Esan behar da elkarrizketa hauetan, protagonisten inguruko psikologia ezberdinak egilea saiatu dela adierazten, batzuetan esango genuke era sarkastiko batean. Elkarrizketa batzuetan, agertzen da, egun, batez ere gazteengan ematen den euskarazko hizkera mota bat, “Jo tia, flipantea da. Aque bai?”. Keinu bat da, beharbada, arrisku bat duena, unean uneko argota delako eta urteak igaro ahala, ez dauka bere orainean zuen indar guztia. Idazleak islatzen du, kasik esango nuke lehen aldiz, nahiz eta poesian aurretik AHTren tema azaltzen den, gai sozial hau, anbizio handirik gabe.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak