« Euskararen naufragoak | Ilusioak eta etsipenak »
Gaur orain da betiko / Karlos Linazasoro / Erein, 2010
Ezpainetako musuak Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-01-21
Karlos Linazasoro idazleak erregistro asko dituela esatea, bere ibilbide literarioa ikusi eta gero, ez da ekarpen handia, baina berriro ere esan behar dugu beste koska bat eman diola bere uztari. Linazasorok Gaur orain da betiko poema liburuan erakusten digu bere hirurogeita hamar poemekin —poema bakoitzak bere zenbakia darama—, oraingoan ere nahi izan duela ekarpen bat egin. Maitasuna da gai bakarra poema liburuan, beraz maitasunezko poesia baten aurrean gaude, eta hau, ariketa moduan, lehenik eta behin esan beharra dago, ariketa zaila dela, arrisku bat dakarrelako, betekada baten aurrean erortzeko arriskua. Linazasoro ez da erori amildegi horretatik, nahiz eta badituen hainbat hitz errepikariak direnak, kasu, “kuttun”, “ttiki”, “matte”, poemen bertsoei ez dietenak inolako ekarpenik ematen. Linazasoro saiatu da liburu honetan bere nitasunetik, irakurlea harrapatzen; bere poemek erritmoa dute, hitzak ongi harilkatuak daude, kantu letra baten antzera, “Arrosa eta isiltasuna dauzkat / zuretzat, eta txori bat mihian, / egun berriaren poz berria / agintzen diguna, kantari”. Karlos Linazasororen maitasun proposamen hau, poesiaz maitatzeko ahalegin bat dela dirudi, aitzakia dela maitasuna; poetak maitasunaren inguruan egiten duen proposamena baino, hartzailea poesiaz maitemindu dadin dela iruditzen zaigu bere azken helburua, “Zure gorputza / bat-batean / erretiratu egiten da, / azpikoz gora eta isilik. / Begira gelditzen natzaio / utzi duzun hutsuneari. / Eta hortxe, / utzi duzun dardaran, / argia jaiotzen da. / Argi zuri-zuria”. Poetak erakusten du zer aurkitua badagoela hain gai klasikoan, hainbeste landua izan den gaia edozein poeten eskutik. Baina hau maitasunez egin du.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera