« Ezpainetako musuak | Bidegurutzetik »
Sunset Park / Paul Auster (Oskar Arana) / Alberdania, 2010
Ilusioak eta etsipenak Javier Rojo / El Correo, 2011-01-22
Urtero Paul Austerren beste nobela bat irakurtzeko aukera izaten dugu irakurleok; ohitura txarra nonbait, zeren Austerren nobelak huts egiten badu, zerbait falta dugula iruditzen baitzaigu. Baina beste aldetik, halako superprodukzioa ikusita, agian Austerren literatura aspergarria izateko arriskuan egon daiteke, hasierako lilura galduta haren literatur planteamenduak dagoeneko nahiko begi-bistakoak suerta baitaitezke. Edonola ere, Paul Austerrek hasieran sortzen zuen lilura hura nahiko moteldu zaigun arren, miresgarria da oraindik haren literatura. Haren azken nobelak Sunset Park du izenburua, eta azken urte hauetan gertatu ohi den bezala, gaztelerarekin aldi berean agertu da euskal bertsioa. Austerren azken nobela hau irakurleari mosaiko bat izango balitz bezala aurkezten zaio. Argumentuaren hari nagusia Miles Heller izeneko pertsonaiak zuzentzen du, pertsonaia honen ibilbideak markatzen baititu nobelan zehar agertuko zaizkigun geralekuak, Heller Floridan bizi da. Emaztegaia du, Pilar, kubatar jatorriko hamazazpi urteko neska. Eta neskaren adinarena arazo bihurtuta, New Yorkera joango da, neskak hamazortzi urte bete arte. New Yorken Bing Nathan aspaldiko lagunarekin jartzen da bizitzen honek okupatu duen etxe abandonatu batean. Etxean beste pertsonaia batzuekin egingo du topo (Ellen, Alice…). Esan bezala Miles Heller-en istorioak nobelaren ibilbide nagusia markatzen badu ere, nobela beste pertsonaia horietara, bakoitzak duen istorio berezira, irekitzen da eta atalez atal horietako bakoitzaren ikuspuntutik begiratuta etxean dauden hilabeteetan zer gertatzen den azaltzen zaigu. Ikusten dugu nola istorio nagusia hainbat istorio txikiren elkargunea den, nola pertsonaia bakoitzak, bigarren mailako eta garrantzi gabekoa badirudi ere, istorio propio bat duen, kontatzea merezi duen istorio bat.
Pertsonaia gehienak beren iraganetik ihesean dabiltzala dirudi. Aspaldiko ilusioek huts egin diete eta bizitza berria eraikitzen saiatzen dira, etorkizunari begira baino, biziraupena baizik ez den beste bizitza bat egiten. Eta beti frustrazioaren mugan egon arren, gai dira esperantza txikiak berpizteko.
Ilusio txikien eta desilusio handien, esperantzen eta etsipenen inguruan antolatzen dira pertsonaien bizitzak; hori bihurtu da krisia bizitzeko modu arrunta.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi