kritiken hemeroteka

6.908 kritika

Azken kritikak

« | »

Atsekabe zaitut / Irati Jimenez / Txalaparta, 2010

Denak katu, nork bere kale Saioa Ruiz Gonzalez / Argia, 2011-01-09

Katu Kale asko dago, gizaki bezainbeste. Izan ere Katu Kale begirada da, mundua perzibitzeko sentsibilitate berezia, eta begirada gizakiari lotzen zaion zer bat, barrukoa eta pertsonala. Bi dira, ene ustez, gizakiaren moldea osatzen duten alderdiak, etengabe gatazkan: aparientzia edo “argitasuna” eta barruko prozesioa deritzodana, norberarena, zenbaitetan beldurgarria, iluna, Katu Kale.

Erdi katu eta erdi gizon-emakume den gizakia dugu, Irati Jimenezen Atsekabe zaitut eleberriaren protagonista. Nor? Edonor. Izenik gabeko eta beraz, izan zehatzik gabeko pertsonaiak, fantasia eta errealitatearen arteko nahasketa, espazioen tratamendua, gizakiaren bi alderdi gatazkatsu horien ispilu bilakatu dira.

Eme aldatu da baina Hamarrek oraindik ez daki. Lagun minak dira, hain min, haginka egiten diotela elkarri. Biak erdi katu eta erdi gizaki, jendearengan dagoen berezko atsekabea piztean lan egiten dute. Bilbo distiratsu eta itxuraz zoriontsu baten parte dira, baina Bilbok gizakia bezala, badu bere alde ilun-ezkutua: “Ahanztura, Doluminak, Amorrua (…) Katu Kale leku horiek guztiak dira, hiriaren distiraz haratago, hutsune mortuetan haziak” (79. orrialdean). Mundu horrek ito egiten du Eme, ez daki zer duen. Aldatzen ari da baina ez daki zergatik, eta itolarri horren lekuko bilakatzen gaitu. Prozesu horretan, irakurle gizon-emakumeak katutasuna (gizatasuna, agian?) bereganatzen du. Zoriontsu izan nahi dugula konturatzen gara baina horretarako atsekabearen beharra dugu, gaur maitatu eta bihar gorrotatu egiten dugun bezala. Zergatik? Batek daki. Horra giza-bizitzaren zentzu tragikoa. Sentimendu antagonikoak dira, bai, baina ez derrigor erabat bateraezinak. Biekin elkarbizitzen ikasi beharra dugu aurrera egiteko, aldatzeko, izana eraikiz joateko.

Baina aldaketak iluntasunak bezala beldur ematen du, horregatik batzuek argiz beteriko kaleak nahiago dituzte. Hala ere, gizakia argiz zein iluntasunez osatuta dago, eta bide distiratsuenean katu bat izango du zain, zoriontsu izateko sufritzen ikasi behar dela gogoraraziko diona.

Nahi ala ez, denak gara katu, baina norberak hautatu egiten du zein kale nahiago duen. Horietarik bat aparientziaz zoriontsua da, bestea misterioa da oraindik: ongi etorri bizitzara.

Ezin amaitu Iratz Iriarte, eleberriaren ilustrazioen egilea, zoriondu gabe, miseria hain modu ederrean marrazten jakin izanagatik.

Azken kritikak

Elurra ikusi dut
Xabier Lete

Peru Iparragirre

Kaliforniatik bihotzez
Joseba Gabilondo

Aritz Galarraga

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Ibon Egaña

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Javier Rojo

Begoñaren itzalpean
Jose Inazio Basterretxea

Mikel Asurmendi

Gu orduko hauek
Garazi Arrula Ruiz

Aiora Sampedro

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Joannes Jauregi

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Estibalitz Ezkerra

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Javier Rojo

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Peru Iparragirre

Jenisjoplin
Uxue Alberdi

Amaia Alvarez Uria

Itzulera
Martin Bidaur

Hasier Rekondo

Ametsondoa
Peru Magdalena

Javier Rojo

Jenisjoplin
Uxue Alberdi

Mikel Asurmendi

Artxiboa

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Urtarrila 2017

Hedabideak