kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Bitartean heldu eskutik / Kirmen Uribe / Susa, 2001

Hitzaren esanahietan sakontzea Jose Luis Padron / Bilbao, 2002-04

Lizardi eta Erotismoa (Alberdania, 1996) saiakeraren eta Bar Puerto (Gaztelupeko hotsak, 2001) disko-liburuaren egileak, Kirmen Uribek (Ondarroa, 1970), Bitartean heldu eskutik (Susa, 2001) olerki bere lehen bilduma jarri digu eskura. Harekin poetaren neurri benetakoa, poetaren neurri gizatiarra, faltsukeriarik amititzen ez duen mundu ikuskera.

Harrera beroa izan duen liburua dugu Bitartean heldu eskutik, batetik, trasmititzen dakielako, bestetik, egoki jasotzen dituelako Kirmen Uribek bizitzako momentuak, atzera itzultzeko edo iragana aldatzeko. Poeta-antropologoaren antzera, iragana bila aritzea, etorkizuna moldatzeko.

Sakoneko arrazoia da poesia Kirmen Uriberentzat. Oso benetan hartzen du hitz poetikoaren konpromezua, eta bilaketa espirituala baino gehiago da giza arazoari ihes ez egiteko jarrera. Hitzen esanahietan sakontzen du, hitzak direlako bizirik iraunarazten gaituztenak: “Gure bizimodua diskurtsoen gainean dago eraikia, diskurtso faltsuen gainean gehienetan, konbentzio sozialetan. Idazlearen lana konbentzio huts horietatik haraindi joatea da, hitzaren esanahietan sakontzea”. Poetak ez du beste biderik, poesia da Uriberena, eta zaintzekoa.

Ongi trebatutako lana da Bitartean heldu eskutik, bere lehen poema liburua, nahiz eta hartua genion han hemenka argitaratzen joan den olerki lan solteen bitartez, poeta psikologia. Hizkera serioa bezain ernea, izpiritu siniskor baten ahotsean hunkigarri.

“Badago subjektuaren itzulera bat, benetako gauzetara bueltatzeko behar bat. Horrek ez du esan nahi poetak konfesionala izan behar duenik, bere sentimenduak kontatu behar dizkigunik. Ez. Artea, poesia ez da espresiobidea, gogoetabidea baino. Kontua da irakurlea neka-neka egin dela hitz hutsekin eta zerbait entzun nahi duela, zerbait sentitu”, argi dio Kirmen Uribek.

Benetako lagunarena da luzatzen digun eskua. Baztertzen ez zaituen horietakoa. Bizitza eta heriotza, bi gainegitura horietatik zintzilik dagoen tarte-mundu batean bizi arazten gaituena. Nahiago duelako here buruarekiko maitasunaren agerpena, haren deuseztapena baino. Bere zoriona baita gurea ere. Edo hobe zoriona baino, bizi minaren su triste horri iraun arazteko indarra. Goxotasunaren indarra dakar Kirmen Uribek, gure ahultasunean gustora entzun nahi ditugun lagun hitzak, kantak, alaitasuna, eta batez ere, lasaitasuna.

Lasaitasuna dela diot barren barrenean sartzen dizuna baina, elurrak Aizkorrik adinako altuera hartzen duenean bezala, haize gorriak itsasoa fiu airean altxatzen duenean bezala, nahiz erlojua gelditu, denborak aurrera jarraitzen duela dakienaren portaera lasaigarria, sendagarria.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak