kritiken hemeroteka

8.656 kritika

« | »

Gauaren sakonean / Haruki Murakami (Ibon Uribarri) / Erein, 2009

Musika Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2010-09-17

Amets bat balitz bezala, gu lo gaudelarik, edo lo egon behar genukeen orduetan gertatzen da eleberriaren historia. Gaua berezia da beti, eta are bereziago hiri handietan: Tokion esaterako. Eta gaua, hiri guztietan, baita txikienenetan ere, desiraren erresuma da. Horregatik, gauak du, irudimenean, halako kutsu fantastikoa, errealitatea bera gainditu eta atzean uzten duena.

Eleberri honetako pertsonaiak, izan ere, errealitatearen eta ametsaren artean dabiltza. Sartu eta irteten dira, gehiegizko zaratarik gabe normalean. Hori bai, musika zabaltzen da orrialdez orrialde.

Haruki Murakami oso musikazalea da. Lehen eleberria idatzi eta gero, jazz-barra saldu zuen eta idazten hasi zen, profesionalen modura. “Profesionalen modura” diodanean, zentzurik onenean diot, jakina. Dena dela, gure belaunaldikooi zaila egiten zaigu gaua musikarik gabe irudikatzea, gaua hutsik, alegia jenderik gabe, eta alkoholik gabe irudikatzea bezala. Gainera, belaunaldi bakoitzak bere musika du, ezaugarri gisa atxikia daramana, amaieraraino. Oraindik ere, belaunaldien arteko ezberdintasunik handiena entzuten den musikak markatzen eta seinalatzen du. Murakamiren musika gure belaunaldikoa da, neurri handiz: Curtis Fuller, Duke Ellington, Bacharach, Pet Shop Boys, Sonny Rollins, eta abar…

Gaua, gehiegitan, topagune izan ohi zaigu; eta izan ohi da, gaua maite duenarentzat. Horrek bere erritmoak ditu, eta bere aroak. Murakamiren eleberria, berezia izanik, beste eleberri askoren ondorengoa da. Gauak literatura orrialde asko betetzen baititu. Gauak, izan ere, errealitateko esparrutik ihes egiten du, beste espazio batean sartuz. Ezin zehaztu hori ere.

Azken kritikak

Silueta
Harkaitz Cano

Irati Majuelo

Koxka bat estuago
Henry James

Aritz Galarraga

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Hasier Rekondo

Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez

Mikel Asurmendi

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Maddi Galdos Areta

Poesia kaiera
Frank O'Hara

Asier Urkiza

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Nagore Fernandez

Beste urte batez
Samira Azzam

Maialen Sobrino Lopez

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Iraitz Urkulo

Auzokinak
Gorka Erostarbe

Mikel Asurmendi

Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez

Amaia Alvarez Uria

Zer egin Miranderekin?
Askoren artean

Irati Majuelo

Silueta
Harkaitz Cano

Ibon Egaña

Azken batean
Lourdes Oñederra

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

Hedabideak