« Katu jendea | Galtzaileen ilusioak »
Bizi! / Patxi Zabaleta / Pamiela, 2009
Herri baten premonizioak: aieruak eta bihozkadak Mikel Asurmendi / Irunero, 2010-09
Belate mendian gora irudikatu dugu Bizi! liburuaren egilea. Baztanen gaindi heldu da, Amaiurko Gaztelua gogoan. Nafarroako historiaren behatzaile heldu zaigu poeta. Mende erdi baten ibilbidea eginik, hizlari sendoa izaki, herriaren sendotasuna olerkiz bermatu aldera heldu ere.
Olerkari hitza aldarrikatzen du Leitzako idazleak. Leitza haitz (aizkolarien herria) eta harri (harri-jasotzaileen herria) herria iruditu zait gaztarotik. Helduaroan berriz, hitz (hizkolari edo hizlari) sendoen herri gisa. Zabaletaren jardun poetikoa lekuko.
Bizi!, premonizio liburua begitandu zait oroz gainetik. Herria, lurra, maitasuna eta politika grinaz eta pasioz bizi dituen pertsona ibiltari honen suharraren arragoa da. Bizi! olerkari nafarraren —berrogeita hamar urteko aldian bizitako— aieru eta bihozkadak dira. Ez dira bere erresumin guztiak ageri, baina daudenak, ia gehienak, erresuminak direla erranen nuke.
Patxi Zabaleta animalia politikoa da. Euskal Herria aberritzat duen politiko olerkari erreboltaria, Nafarroako eta euskal historiaren ezagutzailea eta herriko azken erreboltaren begiratzailea. Politikaria eta begiratzailea, ez horregatik behatzaile geldoa.
Literatura eta politika baltzuan bizi dituen idazle izaki, herri politikaren olerkari irulea da, bizitzaren irulea. Lurraren (Aberria) askatasunaren aldeko hitzen irule, askatasunaren aldeko aldarrien irule. Azken errebolta lekuko zuzena izaki, Zabaletak galtzaileen kutsuz eta doinuz irun egin ditu olerkiak.
Gaur egun ez da Bizi! liburukoaren antzeko poesia lantzen. Politika eta erlijioa antzeko jardunak izaki, politika barruraino bizi duen idazle honek otoitz kutsuko olerkiak ondu ditu halabeharrez. Bere poesia jardun aratz izatetik honago edo harago dago inondik ere. Herri honen historiarekiko bere bizipenetatik irun egin du hitza, aberriarekiko maitasun bizipenetatik, herriarekiko maitasun ezinezkotik, “Iraultza” zapuztuarekiko bizipenetatik.
Aberria ala hil! uxatu eta Aberriagatik bizi! eta Iraultzagatik bizi! aldarriak proposatzen dizkigu Leitzako hitz-kolariak, hitz-jasotzaileak, hitz iruleak. Bizi! gure historiako gatazka eta sindrome sozialak gainditzeko euskal sen berria kitzikatzeko deiadarra da. Nafarroaren kateetan kateatutako Arrano Beltzari hauspoa emateko irun eta ondutako liburua. Agian, bereziki, Euskal Herriaren askatasunaren alde kartzelan kateaturik dauden euskal borrokalarientzako Bizi! hitzak dira. Agian!
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera