kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Gasolindegian / Yurre Ugarte / Alberdania, 2010

Errealitate paraleloak Javier Rojo / El Correo, 2010-06-12

Yurre Ugarte gidoigintzan aritzen da lanbidez ikus-entzunezko hainbat hedabidetarako. Beraz idazteko erraztasuna suposatzen zaio. Literaturan, ordea, Gasolindegian izenburuko liburu hau bere lehenengo emaitza da, oker ez banago. Liburu laburra da, nobela eta narrazio bildumaren artean dagoena. Izan ere, bertan zazpi narrazio agertzen dira, baina narrazio horiek zenbait osagai partekatzen dituztenez (pertsonaia bat izan, leku bat izan), narrazio horietako bakoitza besteen testuinguruan irakur daiteke, ia-ia nobela labur bat izango balitz bezala. Partekatzen diren osagai horien artean narrazioen ikuspuntua eskaintzen duen pertsonaia dugu, Arte Ederrak ikasi ondoren gasolindegi batean lanean hasi den emakume baten begiradapetik azalduta baitaude gehienetan istorioak.

Bestalde, esan daiteke liburu honetan errealismo magikoarekin erlazioren bat baino gehiago aurki dezakegula. Honela azal daiteke kontu hau: testuinguru errealista batean, arrazoi materialen arabera mugitzen den mundu batean, fantastikoa dirudien osagairen bat sartzen da, batzuetan era sotil batean, larridura sortzen duen presentzia bat besterik izango ez balitz bezala. Osagai fantastiko honek zalantzan jartzen ditu mundu errealistan izan ditzakegun ziurtasunak, mundu honetan beste mundu batzuk egongo balira bezala, unibertso paraleloak egongo balira bezala. Osagai fantastiko hori, batzuetan, presentzia bat baino ez da. Besteetan osagai fantastiko hori pertsonaien pentsamenduan aurki dezakegu, beraiek pentsatzen dutena eta errealitatetzat hartu behar duguna bat ez datozenean, eta zentzuek erakusten duten munduaren gainean dudak planteatzen direla.

Liburua interesgarria iruditu zait, eta inpresioa dut (azken finean, gidoigilea da lanbidez) errealitatearen izaera kolokan jartzen duten film eta telesailak gogoan zituela idatzi duela idazleak. Ez dakit ba, David Lynch bezalako izen bat datorkit burura. Konparaketa hau gehiegizkoa da, bai, baina aitortu behar dut liburu hau oso gustura irakurri dudala.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak