« Arrunta bezain berezia | Kontatu ohi ez dena kontatu »
Miserikordia Etxea / Joan Margarit (Juan Ramon Makuso) / Meettok, 2009
Miserikordia Etxea Mikel Garmemdia / eizie.org, 2010-04-03
Zapore gazi-gozoa utzi dit poema-liburu honen irakurketak. Pena da honelako apustu eder bat, gaur egun, euskal itzulpengintzak iritsi duen maila kontuan izanik, honela, besterik gabe, itzulpen-akatsengatik lausoturik gelditzea. Ederra baita, berez, planteamendua: Joan Margarit poeta kataluniar handiaren heldutasuneko poemak ez ezik, J.R. Makusorekin izandako elkarrizketa baten eta epilogo baten bitartez, haren poetika ere plazaratzea. Ez gara itsutuko ez tematuko itzulpen-akatsen kontaketan, behin esanda aski izango delakoan: hainbat dira pasarteak, non derrigorrez jo behar dugun katalanezko bertsiora esanahiaz jabetu bahi badugu.
Poemei dagokienez, Margaritek berak azaltzen badigu ere nola gainditu zituen, bere ustez, Abanguardistak alde batetik, eta Erromantizismoa, bestetik, nik bederen esango nuke ez duela erabat gainetik kendu kutsu erromantikoa. Egia da, hala ere —eta honetan zintzo jokatzen duela aitortu behar— nabarmen ikusten zaiola labur eta zehatz izateko joera, ziurrenik lanbidez arkitekto izatearekin ere zerikusia izango duena, bere arrazoitze teorikoez gain. Margaritek berak kontzentrazioa deitzen dio labur eta zehatz idazteko joera horri, azken finean poesia idaztea intentsitate kontua besterik ez ote den planteatuz. Hala, emaitza edo poema zientzian erabiltzen den kontzeptu batekin konparatuko digu, kutxa beltza-rekin alegia, bertan sartu eta, irteterakoan, ez baikara, emozio eta bizipen mailan, sartu ginenean geunden bezala sentitzen. Baina efektu horren eragileak ñabardurak eta ahotsa direla esango digu, eta ez gauza berriak. Bat egiten du, gisa horretan, originaltasun-nahiaren zentzurik eza salatze horretan, Borgesen planteamenduekin eta hala esango digu zehatz eta labur hau ere: “Sortzeko, ezer. Aldatzeko, dena”.
Margaritentzat bizitza dago lehenik, baita artea bera baino lehenago ere. Eta halaxe islaturik ageri zaizkigu bere poemetan bere bizitzako esperientzia eta sentimenduak, doinu gizatiar bezain malenkoniatsu batez. Behin eta berriro aurkituko ditugu galdu zuen alabaren erreferentziak, ez tristura ezkor batetik baina bai halako tristura samur batetik errezitatuak. Soluzio handietan sinesten ez duen poeta xahar baten ekarria, onena onaren etsai izan daitekeela oharturik eta egoera benetan gogor eta zailetan, are soluziorik ez dagoenean ere, aringarriek duten balioaz konbentziturik dagoen poeta apalarenak. Bereziki nabarmenduko nituzke, alde horretatik Miserikordia etxea / Casa de Misericòrdia eta Aita / El Pare poemak. Eta halaxe esango digu: “Gaur poesia azken miserikordia etxea da”.
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
Amaia Alvarez Uria
Poesia kaiera
Elizabeth Bishop
Irati Majuelo
Godoten esperoan
Samuel Beckett
Aritz Galarraga
Bazter utzietan
Karlos Linazasoro
Hasier Rekondo
Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo
Paloma Rodriguez-Miñambres
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Mikel Asurmendi
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Maialen Sobrino Lopez
Zerua hemen
Oihana Arana
Asier Urkiza
Café Mokka
Jabier Muguruza
Nagore Fernandez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Iraitz Urkulo
Erbeste
Juan Garzia
Mikel Asurmendi
Erbeste
Juan Garzia
Ibon Egaña
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
Paloma Rodriguez-Miñambres
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Maddi Galdos Areta