« Miserikordia Etxea | Musika airean »
Q / Luther Blisset (Noor Daki) / Gatazka Kolektiboa, 2009
Kontatu ohi ez dena kontatu Leire Lopez / Berria, 2010-04-04
Proiektu interesgarria izan zen Luther Blissett. Egile eskubideak eta jabetza intelektuala zalantzan jarri zituzten, copyleft-a egun bezain zabaldua ez zenean. Edonor eta inor ez izan zitekeen egilea sortu zuten, eta komunikazio gerrilla egiteko erabili, ezkerreko mugimendu gehienek sasoi bateko komunikazio metodoekin jarraitzen zuten bitartean. Pertsonaia eta gertakari faltsuak asmatu zituzten, komunikabideak nabarmen uzteko, Veneziako Bienala behin baino gehiagotan engainatu zuten; liburuak, esku-orriak, eta abar ere idatzi zituzten.
1994 eta 1999 bitarteko urteak izan ziren emankorrenak. Hain zuzen ere, azken urte horretan argitaratu zuten Q nobela, proiektuko lau kidek idatzitakoa, haien lanik ezagunena. Argiak izan ziren argitalpena egiteko orduan, ez baitzuten argitaletxe txiki batekin argitaratu, Einaudi berarekin baizik. Horri esker, hedapen handia izan du lanak, best seller txiki izatera iritsi arte. Liburua kopiatzeko ematen duten askatasunak eta Internet bidez doan eskuratzeko aukerak lagundu dute zabalpen horretan. Baina zaila zatekeen liburua hainbeste eskutara iritsi izana argitaletxe handi hartaz baliatu izan ez balira.
Luterok bere 95 tesiak Wittenbergeko elizako atean iltzatu zituenean hasi, eta hurrengo berrogei urteen kontakizuna egiten du Q-k, kontatu ohi ez dena kontatuz: XVI. mendeko nekazarien borrokak, anabaptista erradikalenak, sasoi hartako bankariei egindako iruzur handiak, liburu debekatuen saltzaileen nondik norakoak, eta abar. Horretarako, izena etengabe aldatuz gertakizun historiko guztietan parte hartuko duen pertsonaia erabiliko du istorioa harilkatzeko, baita haren pausoak jarraitu, edo, hobeto esanda, haren pausoekin etengabe topo egingo duen zelataria ere.
Egileek fikzio narratiboaren bide arruntak erabili zituzten kontatu nahi zutena kontatzeko. Irakurleak ez du kontatzeko modu berezirik aurkituko nobela honetan, eta kontatzen zaion horretan jarriko du arreta. Nire ustez, horixe da nobelaren indar handienetakoa, istorioak bere horretan kontatzea antzinako kontua dirudien sasoiotan, istorio batek, bere horretan, indarra izan dezakeela aldarrikatzea, orain arte ez delako kontatu, badaudelako literaturaren botere guneetatik kanpo dauden istorioak. Horregatik esan dut lehenago argiak izan zirela Einaudirekin argitaratzeko orduan, ziurrenik alde biak kontziente izanik elkarri egiten zioten onuraz.
Baina arrisku handia hartzen da istorio bat kontatze hutsagatik kontatzean, are gehiago ia 600 orrialdeko nobela idazten bada. Zaila da irakurleak interesa ez galtzea, kontatzen den guztia nobelarentzako ezinbestekoa zela pentsatzea, irakurtzen ari den zerbait sobera ez sentitzea. Eta horixe gertatu zait behin baino gehiagotan, nabarmen Münster-ko anabaptistei buruzko zatian, aurreko atalean azaldutako nekazarien borroketatik asko baitu, sakontasun gutxiagorekin kontatuta. Horrez gainera, gehiegitan iruditu zait ahalik eta publiko zabalenari gustagarri egiteko errazkeriara jo dutela egileek.
Iaz argitaratu zen euskaraz, Bilboko Gatazka Gunearen eta Martxoak 18 Kultur Elkartearen eskutik. Argitalpen txikia da, argitaratzaileek ez dute Einaudiren indarra, egileen lan egiteko metodoetatik hurbilago badaude ere. Eskertzekoa da horrelako lan bat itzultzeko lana hartu izana, itzulpenak batzuetan nobelaren irakurketa zailtzen duen arren. Bigarren edizio bat egotekotan zuzendu beharko liratekeen akatsak daude, esate baterako, esaldi berean zerbait itzultzeko aukera bi izan (aditza, adibidez) eta biak elkarren ondoan jarri izana. Tamalez, askotan ikusi dudan akatsa izan da.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi