« Miserikordia Etxea | Musika airean »
Gauaren sakonean / Haruki Murakami (Ibon Uribarri) / Erein, 2009
Zer egin daiteke sei ordu eta 56 minututan? Gema Lasarte / Argia, 2010-04-04
Sei ordu eta 56 minututan Tokion gau batez gertatutakoa kontatzen digu modu linealean Haruki Murakamik. Zer egin daiteke, ordea, sei ordu eta 56 minututan? Neska protagonista tabernara doa liburu bat eskuan gaua pasatzeko eta irakurtzeko asmoz. Intentzio horrekin joan bada ere, bere inguruan pertsonaiak eta istorioak harilkatzen joango dira. Pertsonaia hauek, denak ere modu zirkularrean istorioetan sartzen joango dira. Hartara, pertsonaien eta istorioen arteko ebakidura eginaz, izendatzaile komuna atera daiteke, matematiketan bezalaxe. Eta istorio guztien arteko izendatzaile komuna zein den? Nik, bederen, bakardadea begitandu dut. Bakardadea, inkomunikazioa.
Kritikak iritzi dio Haruki Murakamik 2004an idatzitako nobela hau bere beste eleberriekin alderatuta apalagoa dela. Izan daiteke, baina sekulan haren beste libururik irakurri ez dugunok asko goza dezakegu Murakamik Tokioko gaua deskribatzeko erabili duen kontakizunarekin. Marik —protagonistak— Tokioko tabernetan barrena eramango gaitu bakardadea lagun, Takahasik jazza jarriko dio gauari eta Erik loti ederrak, literatura. Horrela, zirkuluetan osatzen den narrazio honek musika, literatura eta errealitatea osagai ditu bere kontakizunean.
Sei ordu eta 56 minututan irakur daitekeen kontakizun honek badu ordea interesa pizten duen istoriorik eta protagonistatik urrun geratzen den gertakizunik. Esango nuke, epizentroan dauden protagonisten gaiak baina harago irakurlea eramango duen pasarterik baduela eta irakurlea bukatu arte horien bila ibiliko dela. Eta istorio horietan hain zuzen ere, zirkuluak irekiak geratzen direla; irakurlea beste zerbaiten zain geratzen dela. Nire ustez horrek ematen dio indarra eleberriari, ustezko protagonisten istorioak ez direlako istorio nagusiak. Periferiatik dator indarra.
Nobelaren egitura, gauaren erritmoa, fantasia, gai errealak, pertsonaiak eta istorioak nahasteko moduan dauka zeresana nobelak. Gaua oso modu diferentean ikus daiteke: kamera baten bidez, pertsonaien ahotsen bidez, musikak jartzen dizkion erritmoen bidez. Horiek dira eleberri honen izatea eta egitea. Pertsonaien edota gai sakonen bila dabilenak jai dauka. Horiek bazterrean geratuko dira lovehotelen batean. Pertsonaiak eta gaiak aitzakia besterik ez dira Tokio gau batez gozatzeko.
Erbeste
Juan Garzia
Asier Urkiza
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Maialen Sobrino Lopez
Biba gorriac!
Imanol Murua Uria
Mikel Asurmendi
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Patxi Iturregi
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
Amaia Alvarez Uria
Poesia kaiera
Elizabeth Bishop
Irati Majuelo
Godoten esperoan
Samuel Beckett
Aritz Galarraga
Esaterik ez dagoenaz
Fito Rodriguez
Iñaki Lopez de Luzuriaga
Bazter utzietan
Karlos Linazasoro
Hasier Rekondo
Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo
Paloma Rodriguez-Miñambres
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Mikel Asurmendi
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Maialen Sobrino Lopez
Zerua hemen
Oihana Arana
Asier Urkiza
Café Mokka
Jabier Muguruza
Nagore Fernandez