« Distantziak | Gutxirekin asko edo askorekin gutxi »
Zureak egin du / Iñaki Friera / Susa, 2009
Tratu txarren krudelkeria Patxi Sarriegi / Deia, 2010-03-20
Tratu txarrak jasandako emakumea protagonista duen Iñaki Frierak idatzitako azken eleberria, ezeren aurretik, istorio errealista eta hausnarkorra da, hain zuzen, emakumeen aurkako tratu txarrak hizpide gai nagusia duena. Istorio zuzena da, hari argumentatiboa erraz eramaten duena; funtsean, fikzioaren atzean eztabaida eragin nahi duen istorioa dela argi da, hori bai, horretarako ikerketa kazetaritzara jotzen du egileak, aukera horrek ematen dituen ekarpenak ondo baliatuta. Estimagarria, horretarako egindako ahalegin oparoa.
Ezinezkoa egin zaio Frierari tratu txarrak sufritutako emakumearen sentimendua lehen pertsonan ematea, eta ondorioz, kazetari ikertzailearen ahotan jarri ditu hari gertatutakoak. Hunkibera askotan, bortitza bestetan, badu istorioak errealitateak jotzen duen astinduaren arrasto garbia, egungo hedabideek birritan gogoratua. Ugariak dira pasadizo eta katramilak, istorioan aurrera egin ahala irakurlea harrapatu eta kateatzeko sentsazioa etengabea da.
Garbi da, errealitateak eskaintzen dituen atsekabe eta nahigabeetatik hurbil ibili nahi du egileak, gizartean oihartzun betea duen gaia jorratu nahi izan du liburu berrian. Aipagarria da, informazio baliagarri asko ematen du tarteka, elkarrizketa eta adierazpen ugari ere bai, gaiaren jorraketan lagungarria gertatzen dena askotan. Esaterako, pasarte batean paranoidismoaz eta posesibotasunaz ari denean bezala: “… pertsona horiek anbibalentziaren mende daude. Sentimendu negatiboak eta positiboak nahasten dituzte; maitasuna eta gorrotoa. Anbibalentziaren ondorioz, bikotekidearen jokabide osoa kontrolatu nahi izaten du… ulertuko duzunez, bikote harremana ezin oinarri daiteke bakartzean, posesibotasunean, oihuetan, etengabeko eztabaidetan, arrazoirik gabeko jeloskortasunean, bestea kontrolatu eta menderatzeko saioetan…”.
Nolanahi ere, trama interesgarria nobelara hurreratzeko amua izan arren, bizitzaren alde ezkutu, ilun eta krudelak deskubritzen laguntzen duen eleberria da, erraz irakurtzen dena. Kazetariari gutun anonimoa erredakziora heltzen zaionetik, kazetariak ezin hobeto gidatzen du nobelaren haria. Esan bezala, horixe liburuak planteatzen duen gaiaren muina, emakumearenganako bortizkeriaren zentzurik eza; egungo bizimoduaren ispilu da Zureak egin du liburua, merezi duen istorioa. Burutazioen artean, halaxe sentitu gara, gaiaren gordinak harrapatuta. Finean, asko aportatzen duen istorioa da, horixe eskertu dugu gehien.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera